2014/11/06

Karmengo Ama: aurkezpena


IMG_8567Karmengo Ama ikastetxeko IRAES 21 taldeko partaideak gara. DBHko 3.mailako ikasleak gara eta gure ikastetxea Amorebieta-Etxanon kokatuta dago.
Aurten Ikasketa eta Zerbitzu Solidario izeneko aukeragaia hartu dugu. Ikastetxeak dituen beharrizanei erantzuteko prest gaudenez, IRAES Agenda 21eko bloga osatuko dugu.
Abentura interesgarri honetan lehenengoz martxan jarriko gara ikasminez eta ilusioz!
Gure ikastetxeko Eskolako Agenda 21eko helburuak, hurrengo hauek dira: Eskola dinamiko eta bizia lortzea, baita, inguruarekin konprometitutako pertsonak heztea. Ikasturteko gaia “Hondakinen kudeaketa” da eta aurtengo leloa “Kontsumo jasangarria: GBB, hau da, Gutxitu, Berrerabili, Birziklatu”.
Sentsibilizazio kanpaia garatzen ari gara hile hauetan eta laster erakutsiko dizkizuegu egiten ari garen ekintzak: hormairudiak...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: