astelehena, abendua 16, 2019

Lauro Ikastola: 2.Lan Proposamena


Hainbat ekimen solidario egiten dira ikastolan urtean zehar, baina ezberdinak eta oso interesgarriak iruditzen zaizkigun hiru aurkeztu nahi ditugu. Lehenengoa, UNICEFen “Nigerrerako ur-tantak” proiektua da. Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Egunean, Nigerreko haurrek etxean zein eskolan ura izan dezaten eta urak gure bizitzan duen garrantzia gogorarazteko, azkenengo sei urteotan aurrera egin dugu ekimen honekin. Alde batetik, ikasle bakoitzak euro bat jartzen du laguntza ekonomiko bezala, eta bestetik, herri kirol-olinpiadetan parte hartzen du, era sinbolikoan ere bere esfortzu fisikoarekin konpromisoa adierazteko.
Bigarren ekimena, Taper solidarioa da. AUNAR elkartearekin elkarlanean arituz, egunero Ikastolako jantokian sortzen diren soberakinak doan eramaten dituzte giza-bazterketa arriskua duten pertsonak laguntzeko. AUNARek Euskal Herri mailan esperientzia aitzindaria izanda da janarien soberakinen probetxamenduan. Hurrengo bideoan ikastolatik elikagaiak behar den lekuetara nola eramaten diren ikus dezakezue.

Eta azkena, baina ez horregatik txarrena, Mechones Solidarios (Motots solidarioak) du izena, eta orain dela sei urte Malagan (Espainia) sortutako elkartea da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honen helburua bikoitza da; alde batetik, minbizia edo bestelako gaixotasunen bategatik ilea galdu duten emakumeei ileordeak lortzea da, eta bestetik, langabezian dauden emakumeei lana ematea. Ileordeak egiteko, 14 urte baino gutxiago duten pertsonei gutxienez 20cmko mototsa emateko eskatzen zaie, eta 14 urte baino gehiago dutenei 30cm gutxienez. Elkarteak 40 ordu behar ditu ileorde bat egiteko; umeei doan eskaintzen dizkiete, helduei, aldiz, prezio txiki batean. Iaz, ikastolan, bederatzi ile motots eta 300€ lortu ziren. Aurten, ekimen honekin aurrera goaz eta momentuz hiru batu ditugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: