asteartea, abendua 10, 2019

Elgoibarko ikastola: 2.Lan proposamena

Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara eta hauxe dira gure ikastolan egiten ditugun ekintza solidarioetako batzuk eta hauen argazkiak. Hiru hauez gain, ekintza solidario gehiago ere egiten ditugu gure ikastolan, baina hauek iruditu zaizkigu aipagarrienak: 
1. SOS AFRIKA da urte hasieran egiten dugun lehen ekintza solidarioa. Urtean behin egiten da, normalean urrian. Behar ez ditugun edozein arropa edo oinetako jasotzen dugu ekimen honetan eta SOS AFRICA erakundeari ematen dizkiogu, Somalia, Kenia, Sudan, Etiopia, Ginea Ekuatorial edo Europako beste herrialde batzuetara bidali ditzaten. Hala, behar handiak dituztenei gure laguntza ematen diegu. 2. ELKARTASUN KILOAREN KANPAINA, Gabon inguruan, gure Ikastolan egiten den ekintza da. Hau ere, urtean behin egiten dugu. Alferrik galtzen ez diren janarietatik kilo bat ekartzeko eskatzen diegu gure familiei. Adibidez, dilistak, babarrunak, azukrea, kakaoa, makarroiak, lataren bat eta abar. Batutako janari guztia Elgoibarko Caritasi ematen zaio, Gabon garaian gehien behar duten familien artean banatu dezaten.
3. PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA deituriko ekintza urte guztian zehar martxan dugun kanpaina da. Seur Fundazioak martxan duen “tapones para una nueva vida” proiektuko partaide bezala egiten dugun ekintza da. Gure Ikastolako Erdiko Aretoan kutxa handi batzuk dauzkagu eta hauetan, plastikozko tapoiak biltzen ditugu. Ikasleek beraien etxeetatik ekartzen dituzte eta ondoren, Seur-eko banatzaileak bila etortzen dira. Tapoi hauekin lortutako dirua, gaixotasun desberdinak dituzten umeei laguntza eskaintzeko erabiltzen da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: