igandea, abendua 08, 2019

Elorrio BHI:2. Lan Proposamena

Ortua eta konposta
ORTUA:  Duela 6-7 urte, Elorrio BHI-ko ortua abiatu zen. Ortuan 6 bankal ditugu, bankal bakoitzean, sasoiaren arabera, produktu ezberdinak landatzen ditugu. Orain arte, Hauspoako orduetan,  Agenda 21-eko ikasleok, baratzaren kudeaketa egiteko ardura hartzen genuen; aurten, Ortua eta Fenologia aukerako arlo moduan eskaintzen dira eta arlo horietako ikasleak arduratzen dira kudeaketaz. 
Jasotako uzta, irakasleen zein ikasleen artean banatzen da; ikastetxean, sukaldaritza arloa 

eskaintzen da eta batzuetan bertan kozinatzeko ortuko produktuak erabiltzen dira ere. 


KONPOSTA: Duela bost urte gutxi gora behera, institutuko ortuan konpostagailua jarri genuen. Hasiera batean, bildutako hostoekin eta belarrekin, ahalegindu ginen lehenengo konposta egiten. Geroago, jantokian bildutako zabor organikoak gehitu genituen. Gaur egun, horiei gehitzen zaizkie alde batetik, pasabideetan kokatutako ontzietan ikasleek jolastorduan jateko ekarritako janarien hondarrak; eta bestetik, irakasleen kafe gelan jarritako ontzi batean, irakasleek batutakoak.
Txandak antolatuta daude jasotako zabor organiko guztiak konpostagailura eramateko. Lortutako konpostarekin, elikagaien zikloa ixten da. Alegia, lurretik lortutako elikagaiak, kontsumitu ondoren, lurrera itzultzen dira.
Gure lehen konposta


Sahara
Ekimen honi hasiera duela 9 urte eman zitzaion hasiera. Aurtengoa, 7. bidaia da. Izan ere, azken ikasturte hauetan bidaiak ez dira urtero egin; bi urtetik behin baizik. Lehenengo urteetan, 4.mailakoak joaten ziren soilik baina, azken urte hauetan, 1. batxilerrekoek ere hartzen dute parte. Bidai honetan, normalean, 2 irakasle joaten dira baina, aurten 3 doaz.
Joaten direnak, Afrikako iparraldean kokatuta dagoen Argelia herrialdera abiatuko dira. Han, Aaiun probintziako Amgala herrian dagoen Tinduf kanpamentuan pasako dute astebete.
Alde batetik, joan baino 2 hilabete lehenago, institutuan, jostailuak, eskolako materiala, sendagaiak, arropak… biltzeko kutxak jartzen dira; bestalde, sudaderak, telazko poltsak, kamisetak… atsedenaldietan salgai jartzen dira. Lortutako dirua, udaletxeak emandako diru laguntzarekin batera, Saharara eramaten da.
Behin horra helduta, taldeak antolatzen dira lan desberdinak betetzeko: eskolak atondu, umeak zaindu, ortuan lan egin… Horrez gain, bertako ur deposituak berriztatzen dira.
Ur depositu horiek, 80 etxe bizitza ornitzen dituzte. 
Hori gutxi balitz, aipagarria da, bizi baldintzei dagokienez, hemengo umeen eta hango umeen arteko desberdintasuna. Basamortuan bizi dira eta, urteko 365 egunetan, 24h-tan harea baino ez dute ikusten; bizimodua eskola eta etxearen artean banatzen dute. 

Bock n’roll 
Ikastetxean aluminio paper hondakin asko sortzen genituela ikusirik, honen  erabilera murrizteko beharra ikusi genuen. Hori dela eta bokatak biltzeko “Boc´n Roll” bildukin berrerabilgarria erabiltzea proposatu genuen.
Ordutik, gure institutuan, 1.mailara iristen diren ikasle bakoitzari  “Boc´n Roll” bat banatzen zaie, jolastordurako ekarritako bokata, fruta… biltzeko.
Liburu ibiltaria
Urtero, 1.mailako ikasleen artean zirkulatzen den liburu bat da non, ikasle bakoitzak ingurumenaren aldeko ekarpenak jartzen dituen marrazki, olerki, abesti... baten bitartez. Dagoeneko, hainbat liburu bete ditugu ekarpenez.



Amazonia
Klima aldaketaren inguruan dugun kezkarekin lotuta eta berotegi efektuaren eragileekin arduratuta,  gure IRAESeko txokoan Amazoniaren egoeraren inguruko informazioa batu dugu gure institutuko ikaskideekin partekatzeko asmoarekin. Azken hilabeteetan Amazonian gertatzen ari denaren inguruan heltzen zaizkigun berriekin ohartu gara eta egoera larriaz jabetu gara. Izan ere, Amazonia munduko baso tropikal handiena da, bertan karbono biltegi erraldoia dugu eta atmosferara igortzeko oxigeno iturri garrantzitsua. Multinazionalen interes ekonomikoek eraginda basoen gehiegizko ustiapenak eta interes horrekin  lotuta gertatzen ari diren basoen sute kopuru larregikoek arrisku handian jartzen dute planetaren eta baita baso horietan bizi diren milaka eta milaka herri indigenen biziraupena, gainera, espezie askoren desagerpena gertatzen ari da.
Politikari eta botere ekonomikoei deia:              

  ENTZUN ZIENTZIALARIEN AHOTSA!!!




S


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: