igandea, abendua 15, 2019

Lauro Ikastola: 1. Lan Proposamena


Hauxe da Lauro Ikastolako aurtengo gure IRAES taldea. DBHko eraikinean dugun Txoko Berdea erabiltzen dugu berrien, ekintzen eta abarren berri emateko. A…! Eta argazkian ikusten direnak DBH1eko ikasleek berrerabilitako materialekin egindako proiektuak dira!😊
Greta Thunbergen bideoa ikusi ostean, gure auzoetan eta gure ikastolan hamaika gauza egin daitezkeela uste dugu. Askotan aipatu izan da Era globalean pentsatu, era lokalean ekin leloa, eta aldaketa klimatikoan ezinbestekoa da hori aplikatzea. Gure ikastola mendi aldean dagoenez, inguratzen gaituen basoa eta berdea zaintzea beharrezkoa da. Horregatik aukeratu dugu honen inguruan gogoetatxo hau egitea. Gretak Babestu, Berreskuratu eta Finantzatu beharko genukeela esaten du. Jadanik ditugun zuhaitzak babestea erraza da, hauek zainduz eta ez moztuz. Urtarrilean gainera, berriztatu ditugun plaka identifikatzaileak jarriko ditugu hauen balioa nabarmentzeko. Berreskuratzea ere, ez da zaila. Inguruko zuhaitzen haziak hartu eta hauek erabili daitezke zuhaitz berriak lortzeko. Finantzaketa minimoa erabili daiteke hau egiteko! Gure esku dago!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: