Apirilaren 29an, Lauro Ikastolako Confinta ospatu genuen. Confintean, DBHko ikasle eta irakasleek parte hartu genuen, mailaka antolatuta.
Confinta IRAES 21 taldeko ikasleek gidatu zuten, ikasturte honetan landu dugun klima larrialdia Confintaren ardatza izanik. Gaia eta proposamenak aurkezteko, IRAES 21 taldeko ikasleek landutako aurkezpen eta azalpenez baliatu ziren.
Lauro Ikastolako Confintean hartu dugun konpromisoa Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea izan da. Beste etapetako ardurarunekin ere konpromisoa adostu dugu. Etapaka eta mailaka antolatuko gara gure konpromisoa Ikastolan betetzeko.
Euskal Confintean elkar ikusiko dugu!
Lauro Ikastolako IRAES 21 taldea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: