osteguna, maiatza 26, 2022

XII Euskal CONFINT 2022 Ebaluazioa

 


Kaixo lagunak
Besarkada batez jartzen dizugu egindako Euskal CONFINT-eko
ebaluapena.
Emaitzek esaten dute arrakastatsua izan dela, parte hartu dugun guztion lana eta arduraren ondorioz. 

 

Beraz zoriondu ahal dugu gure burua.

 

 

  •  Baina merezi du goraipatzea txosteneko bi puntu:
Bideratzeilaen lana (13. itema) non Euskal CONFINT parte hartu duten ikasleek
bideratzaileen lanaren zailtasunak atzeman eta goraipatu dituztelarik, CONFINT-erako ordezkariek ia aho batez ondo eta oso ondo baloratu baitduten bideratzaileek egindako lana konferentzian.
Balorapen bikain horren zergatik bat, bideratzeileak izandako jarreran datza: lan egiteko eta lan egin arazteko prest atzeginak izaten. Bereziki partehartzailek bideratzaileen partetik jasoriko laguntza eman diotela azpimarratu dute. Eta saioetan emandako azalpenak argiak kontsideratu dute. Euren tailerrak aurrera eramateko prestaturik zeuden bideratzaileak eta antolatu egin dutela ere.
Partaideek azpimarratu dute adin berekoak izateagatik bideratzaileekin zeukaten hurbiltasuna.
Lan taldeetan eta tailerretan oso giro ona lortu dute,
Eta ere ikasketa iturria izan dira.
Hobekuntza pare bat agertu dira ere.

  • eta beste aldetik ikaslea eta CONFINTaren arteko elkar eragina (15 item). Bertan hauxe atzematen da:


Parte hartu duten ikasleen esanetan gehien aipatzen duten CONFINT eragina egindako ikasketekin harremanduta dago. Ikasi dena da gehien  aipatzen dena. Baina ikasketa horiek aplikaziotara bideratuak izan daitezkeela ere azpimarratzen da euren erantzunetan. Ikasi dena ikastetxean aplikatu ahal dira.
Bereziki azpimarragarria da ere zeintzu izan dira pertsona moduan jasaniko aldaketak, kontzientzia gehiago, konfiantza eta sendotasuna,  beste gauza handiago parte sentitzea… Eta aldaketa hori eskala aldaketa bat egin dela ere adierazten dute ikasleek. Eta akziorako ekimen edo dei baten oihartzuna entzuten da ere esandako ekarpenen artean. Eta aldaketa hori ere kolektiboa izan behar dela ere adierazten da.
Iritzien artean, azken elementu aipagarria baina ez garrantzi guttiena,  lagun berrien artean sozializatzeko CONFINT-ek ematen duen aukera aipatzen da ere.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: