Ikastetxeko CONFINT-ak egin dituzue eta ba ditugu zuen artean Euskal-Confinteroak, ikastetxeko ordezkariak. Gutxi geratzen da maiatzak 11rako, XII. Euskal Confit (2020) egiteko. Ekoetxea-Urdaibai-k prestaturik dauka dana gu jasotzeko.
Hemen Euskal-CONFINT-aren programa.
Horren arabera komenigarria da errepasatzea egun horretarako ohar batzu:
A) Antolakuntza
• Ikastetxeko 3 ordezkari joan ahal dira, konferentziako ikasle-bideratzaileak aparte.
• Autobusen bidai-plana honahemen duzue.
• Jateko, gogoratu eguerdiko txiki bat egongo dela: tortila pintxo, sandwich begetala eta platanoak, eta baita bizkotxoa hamaiketakorako beraz, kalkulatu ea zerbait gehiago behar izango duzun.
• Ur botila bai eraman behar da.
B) Irakasleen Formazio Saioa
CONFINT garatzen dugun bitartean, irakasleak formazio saio bat izango dute BBK Urdaibai Zentroan. Parte hartzearen agiria jasotzeko hemen duzue izena emateko esteka.
C) Euskal Confint:
• Ekarpenak: Gogoratu ere, azken Euskal Confintera eraman behar den posterra: bertan azaltzen da ikastetxeko – CONFINTean hartutako konpromiso. (gogoratu 4. Lan proposapena eta ikastetxeko-CONFINT egiteko gida)
• Tailerrak: Hemen dago tailerren arteko ordekarien banaketa. Eskerrik asko guztiz prest egon zaretelako edozein ardura eta eginkizuna egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: