2019 Sukaconfintean Barrutialde eta Lemoako ikasleek idatzitako manifestua:
Gu
Barrutialdeko eta Lemoako ikasleak gara, eta aste honetan Sukarrietan taldeka
banatu gara, planeta, ura, biodibertsitatea eta lurzorua lan proiektuetan.
Ikusi dugunez,
planetak arazoak ditu,adibidez: Klima aldaketa, kutsadura, matxismoa, arrazismoa,
gerrak, biodibertsitatearen galera, deforestazioa... Hau dela eta, planetaren
egoera txarra da eta konpontzeko ahalegina egingo dugu.
Guk nahi dugun
mundua beste era batekoa da: Pobrezia eta goserik gabea, feminista, baketsua,
naturala, ekitatiboa ,orekatuagoa, berdintasunarekin, berdeagoa, jasangarriagoa, justuagoa,
iraunkorra, garbiagoa, desberdina, biodibertsitate altuarekin/bizitza
gehiagorekin, osasuntsuagoa, genero berdintasunaz, hiri eta komunitate
iraunkorrekin.
Arazo hauek konpontzeko eta ametsak egi bihurtzeko ideia
batzuk ditugu:
-
Biodibertsitate altua izateko, birziklatzea eta berrerabili daitezken gauzak
erabiltzea proposatzen dugu, baita landare autoktonoak birlandatzea.
- Beste
proposamenetako bat, pertsonen arteko berdintasuna eta eskubide berdinak izateko
errefuxiatuei harrera ona eskeniz, guk sortzen ditugun egoera txarren ondorioz,
bere lurraldeetatik alde egin behar izaten dutelako; eta eraso matxisten
aurrean elkar lagundu eta salatu, mundu guztiarentzat duintasuna lortzeko eta
genero berdintasuna bermatzeko.
- Haragiaren
eta arrainaren kontsumoa murriztu, lurraren aprobetxamendu egokia emateko eta
uretako eta lehorreko bizitza bermatzeko.
- Gutxiago
kontsumitu, ura berotzen den bitartean ura jaso eta berrerabili.
- Etiketak
begiratu erosi aurretik eta kontuan hartuz non dauden eginda eta nork egin duen
haurren esplotazioa ez gertatzeko, gure osasunaren onurarentzako eta kontsumo
arduratsua bultzatzeko.
Propoposamen
hauek entzun eta kontuan hartuko dituzuelakoan, agur bero bat
EZ BAGARA GU, NORTZUK?
EZ BADA ORAIN, NOIZ?
BARRUTIALDE ETA LEMOAKO IKASLEAK
SUKA CONFINT 19
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: