ostirala, maiatza 03, 2019

Beurko BHI: EskolakoConfint19



Kaixo,
Institutuko Confint 2019 nola garatu genuen laburki azalduko dizuegu.
Egia esan, guk iaztik Garapen Jasangarritasunerako Helburuak hasi ginen lantzen eta, hain zuzen,  argitaratzen dugun ikasturteko ingurumen-egutegiaren lan hildoa hori izan zen. 
Bildu baino lehen, hasierako lana idazki bat prestatzea izan zen, aurkezpena egin ondoren lan taldeak eratzean informazioa jasota izateko. Aurreko egunetan ikaslegoari emailez bidali genion Unesco Etxeak prestaturiko bideo gaiari hurbiltzeko asmotan. Institutuko Confinterako deialdia DBHkoentzat izan zen, batxilergoko Ingurumen taldeko batzuek dinamizatzaileak izan ziren eta IRAESekoak idazkarien lana bete zuten. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: