Beno, Iraeseroak eta Confinteroak, egun gutxi batzuk falta dira X. Euskal Confit berezi hau garatzeko.
Hori dela eta, komenigarria da errepasatzea blogean agertu zen 2. informazioa eta espero zenituzten ohar batzuk:
A) Antolakuntza
- Ikastetxeko LAU ordezkari joan ahal dira, ekoliderrak aparte.
- Autobusen plana honahemen duzue.
- Gogoratu bokata eraman behar dela. Antolakuntzatik zera jarriko dugu: bizkotxoa hamaiketakorako eta sagar ekologikoak bazkaltzeko, beraz, bokata batekin nahiko izango duzue.
- Gogoratu ere, azken Euskal Confintera eraman behar diren materialak:
- Hodeiak
- Kamiseta zuri (edo antzekoa) bat, baina zaharra edo erabilia, tailer batean margotuko delako. Zure izena eta ikastetxea idatzi behar duzue barrutik.
- Bukaerako abestia erdi ikasita (hemen hitzak).
- Tailerren banaketa eginda dago, hemen topa dezakezue, baina interesatzen zaigu jende gehiago egotea Dantza tailerrean eta gehien daukatenen tailerren artean ikasle batzuk pasatzea, bertan konpontzen saiatuko gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: