- Zer dela eta arazo hau?
Guk uste dugu hau gertatu dela jendea arazo honen hasieran ez zegoelako gaiari buruz guztiz ondo informatuta eta ez ziren konturatzen egiten zutenaren ondorioak zeintzuk ziren. Gaur egun informazio gehiago eduki arren, jendeak birziklatu barik jarraitzen du.
-Zeintzuk ondorio ditu?
Ozeano eta itsasoetan plastiko kantitate handia pilatzen ari dela, horrela itsasoko animaliak kutsatzen dira eta guk animalia horiek jaterakoan kutsatu egiten gara ere.
-Zer zaudete prest egiteko?
Mundu mailako arazo hau lokala ere badela ikusi dugu. Elorrioko gazteak asteburuetan elkartzen diren gunea oso zikin gelditzen da. Gazteek aldamenean dituzten edukiontziak erabili beharrean hondakinak zuzenean lurrera botatzen dituzte. Ez dira konturatzen haizeak hondakin horiek eraman ditzakeela, errekan amaituz eta hortik itsasora joango direla. Ikastetxean honen inguruan kontzientziazio kanpaina bat antolatuko dugu.
Oierrentzako mezua:
Ohitura txar txikiek arazo handiak sortzen dituzte. Zuk bidalitako olatua harrapatu behar dugu denon artean etorkizun garbi bat eraikitzeko.
Boyanentzako mezua:
Plastic pollution is a problem that concerns us all and for which we are responsible. Therefore, it is indispensable that the youth like yourselves fight for saving the planet, and that we, the future generation, keep on fighting.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: