asteartea, abendua 04, 2018

3.lan-proposamena: Aintzineko gabonak, gaurkoak eta etorkinenak

Gaur egungo gabonak eta aspaldikoak oso diferenteak dira. Baita hemengoak eta beste leku batzuetakoak. Eta beste toki batzuetatik gure etorkinek, hona bizitzera datozenean ere, era berezi batetan ospatzen dituzte.

Zelan ospatzen ziren gabonak gure aitite-amonen garaian? Zelan ospatzen dituzte gure etorkinek?

Gure lan-proposamena: komentatu, hitz egin gure aitite-amamekin, gure guraso edota adineko lagunekin, gure ikaskide etorkinekin edo auzokoekin.


Zera jakin nahi dugu: 
  • Zelan ospatzen ziren Gabonak beraien garaietan eta konparatu gaurko egoerarekin. 
  • Zelan ospatzen dira gure etorkinen herrialdeetan eta zelan ospatuko dute hemen.
  • Hausnarketa egin (zeintzuk ezberdintasunak nabaritzen dituzue, zergatik eman dira, zeintzuk arazoak zeuzkaten beraien garaian edo tokietan eta zeintzuk dauzkagu orain geurean...)
  • Eta oraingo egoera hobetzeko proposamenak egin gure nagusien eta gure etorkinen esperientzian oinarrituz.
Ikastetxe bakoitzak nahi duen beste esperientzia bidali dezake, betiko e-helbidera bidaliz eta argazki edo bideo batekin, komentatzen dena ilustratzeko.

Animua eta gabon jasangarriak eta dibertigarriak ospatu!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: