ostirala, abendua 21, 2018

Egape BHI: 1. eta 2. Lan Proposamenak



EGAPE: 2. lan proposamena
  • Zer dela eta arazo hau?
Gure gizartean gero eta plastiko gehiago erabiltzen dugu eta ondorioz, hondakin moduan sortu ere. Material guzti hau ez badugu egoki biltzen azkenean itsasoan bukatzen du.
  • Zeintzuk ondorio ditu?
Itsasoan plastikoz osatutako poltsa handiak daude batetik bestera noraezean. Itsas-animaliek elikagaiak direlakoan irentsi egiten dituzte, gorputzean trabatzen zaizkie … kaltea besterik ez diete ekartzen.
  • Zer egin daiteke?
Lehenik eta behin hainbeste plastiko ez sortzen saiatu, eta ezinezkoa bada, gutxienez erabiltzen edo sortzen duguna berrerabili eta birziklatu itsasora iritsi ez dadin.
  • Zer zaudete prest egiteko?
Guztion artean arazoaz jabetzeko ekintzak burutu eta ondoren neurriak adostu: eskolara plastikoan ontziratutako edaririk ez ekarri, aluminiozko paperaren erabilera murriztu, etxekoekin gaia landu eta plastikozko zorroen erabilera saihestu... 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: