2015/10/27

El Regato: 1.lana

Kaixo, El Regato Ikastetxeko DBH 3. mailako Ingurumen Tailerreko ikasleak gara.

Aurten proiektu honetan parte hartzen dugun bigarren urtea da. Gogo handiak ditugu ekintza hau aurrera eramateko.

El Regato Ikastetxea ordezkatzeko sei partaideko taldea osatu dugu. Gure ikastetxean naturari garrantzi handia ematen diogu eta horregatik jakin-min handia dugu ingurumenari buruzko gauzen inguruan. Hemen txikitatik egiten ditugu ekintza interesgarri asko naturari buruz, adibidez:
  •     Ume txikiek baratze ekologiko bat lantzen dute, eta hortik gauza berri asko ikasten dituzte.
  •     Beti txikitatik irakasleek ikasleei erakutsi digute nola birziklatu, eta horretaz aparte ikastetxe osotik baditugu birziklatzeko edukiontziak.
  •     Nagusiek patiotik eta ikastetxe osotik zaborra batzen dute, dena garbi-garbia egoteko eta hori birziklatzen da.
  •     Badago irakasgai bat (ingurumena-tailerra) eta bertan naturari buruzko gauzak ikasten ditugu. Bertan aztertzen ditugu mundu osoan zehar gertatzen diren arazoak.
Irrikitan gaude proiektu honetan parte hartzeko!




AURKEZPENA EL REGATOKO HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEI



HAUSNARKETA

Aurten zenbait ekintza egingo ditugu ikastetxean ingurumena zabaltzen saiatzeko:
  •     Zenbait kartel egin ditugu eta ikastetxetik jarri ditugu beste ikasleek IRAES taldea ezagutzeko.
  •     Sare sozialak erabiliko ditugu hedapen-baliabide bezala.
  •     Hemen egingo ditugun lan guztiak argitaratuko ditugu argazki eta bideoen bidez.




Hau izan da dena eta hurrengo lanara arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: