osteguna, urria 01, 2015

1. lan proposamena

Ongi etorriak IRAESeroak sarearen 2015-16 ikasturtera!!!




Jadanik mezu batzuk jaso ditugu aurkezpenak egiten eta gogoz lanean hasteko. Pozten gara horrelako kemena eta gogoa ikusteaz.
Heldu da eguna, eta horrela jarraitzen saiatuko gara, hilearen lehena izango da lan proposamena aurkezteko eguna. Eta urriak lehena heldu da, beraz lehendabiziko lan proposamena hona hemen.


1. lan proposamena.
Ikasturtea hasi da eta lehenengo pausuak antolaketakoak dira. Beraz:
  1. IRAES TALDEA osatu behar duzue zuen ikastetxeetan. Talde horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu bere gain.
  2. IRAES TALDEAren argazki bat nahi dugu, baina lanean, zeozer egiten ikastetxean ingurumenaren eta jasangarritsaunaren alde. IRAESeko Logoa agertu behar da, nosli.
  3. Hausnarketa txiki bat: zelan zabalduko duzue IRAES sareak egiten dituen gauzak, lanak, proposamenak etab beste ikasleekin, beste ikasgeletan. Pentsatu, proposamena egin irakasleei eta adostu ostean: guri kontatu.
Hiru gauza horiekin posta elektroniko bat bidali ohiko helbidera eta blogean agertuko dira zuen ekarpenak. 
Ez dago data tope lanak aurkezteko, nahiz eta hurrengo lan proposamenak agertu, ideia zuek zerbait egitea eta aurkeztea da.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: