osteguna, urria 22, 2015

Beurko BHI: 1.lana

 Kaixo.
Eneko I., Aloia, Eneko F. eta Angela Beurko BHI-ko IRAES-ko ordezkariak gara eta aurten blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartu ditugu gure gain.
Momentu honetan arropa eta zapatak biltzeko kanpaina burutzen ari gara institutuan, Glorr Fundazioaren eskutik. Glorr Fundazioaren helburua da familien egoera ekonomikoak txikien garapen integralean eragin negatiborik ez izatea.
Proiektu honetan parte hartzeko gonbidapena jaso genuen, etxean erabiltzen ez diren arropa eta oinetakoak ikastetxera eraman ditzagun.
Ingurumen Taldeko ikaskide batzuekin guk kanpainaren difusioa egin dugu ikastetxean.
Gure aktibitateak Agenda 21-eko blogaren (http://ag21beurko.blogspot.com) eta Txoko Berdearen bitartez zabaltzen ditugu.
Informazio zehatz bat zabaldu nahi badugu, panelak sortzen ditugu eta institutuaren sarreran jartzen ditugu, esaterako momentu honetan klima aldaketari buruzko panelak daude.
Agur eta hurrengora arte.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: