2015/05/28

V Sukarrietako Confint

V Sukarrietako Konferentzia
Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan gauden:
  - Rekaldeberri BHI ( Bilbo)
- Karitateko alabak (Bilbo)
ikastetxeetako ikasleek

 “Orain ez bada noiz?, Guk ez bada nork?“
leloaren inguruan, ondoko proposamenak izan ditugu:

·        Firephona erosi mugikor bat erosi behar dugunean gehiago irauten dutelako,  bere piezak aldatu ahal direlako eta gatazkarik sortzen ez dutelako
·        Etiketak irakurri eta aukeratu osagai artifizial gutxien dituzten produktuak gure osasuna zaintzeko
·        Arropa berrerabili. Denda ekologikoetan eta bigarren eskuko dendetan erosi eta toxikorik gabeak izan daitezela.
·        Zaborra zakarrontzira bota, eta lurrean aurkitzen badugu batu. Horrez gain janari soberakinak konposta egiteko erabiliko ditugu eta ikastetxean eskatuko dugu konposterak jartzeko.
·        Ura aprobetxatu eta ez alferrik gastatu. Iturrietako ura edan botiletakoa edan beharrean eta ura ez pribatizatzeko eskatu.
·        Elkarren artean lagundu, batak besteari mesedeak egin. Honela laguntza hartzea eta ematea lortuko dugu gizarte justuago bat eraikitzeko
·        Protestatu eta kontatu gure familiari, irakasleei eta jendeari, gure kezkak eta gertatzen diren gauzak sare sozialetan konpartituz

…eta zuok ere animatzen zaituztegu egitera!

Sukarrietan, 2015eko maiatzaren  28an

Nazioarteko Gazteen Konferentzia: Zain dezagun planeta!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: