2015/05/11

Euskal Confint 2015


Egunak joan, egunak etorri, eta hor bueltan Euskal Confint 2015 daukagu. 
Busturiako Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean, Busturian. Maiatzak 27, asteazkena.
Aurreikusitako egitaraua hauxe da:



Ordua
Ekintza
9:45-10:00
Harrera
10:00-10:45
Europako Confintaren aurkezpena (osoko bilkura)
10:45-12:00
IRAES sarea: zer egiten dugun, nola egiten dugun, zer hobetu dezakegu… (lan taldeak)
12:00-13:00
Tailerrak (lan taldeak)                    
13:00-14:00
Hamaiketakoa
14:00-15:00
Torre Madariagara bisita
15:00-16:00
Adostutakoaren aurkezpena (osoko bilkura)

Sukarrietako aurkezpena

Agurra: Amaia Barredo, Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartze Zuzendaria
16:00-16:15
Bukatzeko ekintza: 
A) "What a Wderful World" abestia, Euskal Confint 15aren abesti ofizialaren kanta eta dantza, Playing for Change erakundearen eskutik.
B) Familiako argazkia.

Eta guzti hau burutzeko pausu hauek eman behar ditugu:

A) AURRETIZKO LANAK, Eskolako Confint burutu eta Gidan agertzen den bezala:

A.1.   BLOGERA BIDALTZEKO:
  • “IRAES 21” hitza. IRAES 21 sarea bere logoa dauka, baina proposamen honetan zera eskatzen dugu: hitz horien hizkiak zuen erara adierazi (plastilinaz, egunkariko errekortekin, makilaz…) zuen irudimena paseatzera atera eta ‘IRAES 21’ hitzak egiteko muntaia egin eta argazki bat atera. 
  • Gidan agertzen den II eranskina osatu (hemen word formatuan). Kopiatu orri berri batetan eta  osatu   
A.2.    EUSKAL CONFINTERA ERAMATEKO: 
- Hitzaren argazkia A3 baten inprimatu eta kolore mineko kartoi mehe arrunt batean itsatsita eraman.
- Ordezkari bakoitzak ostatutako eranskina eraman (lan taldeetan erabiltzeko).

B) IRAKASLEAK.
Eskolako Confint egin eta gero irakasleak formulario hau bete behar du. Momentuz, ikastetxeko hiru ordezkari  gehi ordezko bat apuntatu ahal dira. Seguruenik, laugarrena ere aukera izango du parte hartezko.
Irakasleentzako, 10:00etik-13:00tara berariazko irteera bat egongo da: "Transformación de Urdaibai por el ser humano", Juan Carlos López Quintana arkeologoaren eskutik.

C) IKASLEAK.
C.1 Euskal Confint garatzeko hainbat lan egin behar dira. Confint prozesuak gazteen protagonismoa bultzatzen duenez, zortzi boluntario behar ditugu. Apuntatzen diren lehenengo zortziak. Lanak: aurkezpenak, taldeak dinamizatzea, edukomunikazio tailerrak dinamizatzea, azkeneko dantza animatzea edo koreografiatzea...  ikastetxeko bat hartzen saiatuko gara.
Boluntarioak aukeratu eta gero, kontaktuan jarriko gara lanak prestatzeko gure laguntza osoarekin.

Boluntarioa izateko bete ezazu formulario hau.

C.2 Euskal Confint baino aurreko astean, gure IRAESkideak diren Nuria eta Ane Europako Confintera joango dira. Haiek bertan gertatukoaren berri emango digute. Baina, zerbait konkretuki galdetu nahi diezue? zerbaitetaz jakin nahi duzue? Galderaren bat egin nahi badiezue bidali posta elektroniko bat gure e-helbidera. Galdera guztiekin, beraien aurkezpena eta gero, zuen galderekin prentsaurreko moduko bat egingo dugu.

D) EPEA:  MAIATZAK 20.
Egun honen ostean tailerretan apuntatzeko epea zabalduko da. Hadi egon!

Hamaiketakoa eta otordua antolakuntzaren esku. Busa zerbitzua behar dutenentzako ere bai Bilbotik eta Eibarretik.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: