osteguna, maiatza 28, 2015

EUSKAL CONFINT 15 GUTUNA


EUSKAL CONFINT 15 GUTUNA

gaur, 2015eko maiatzaren 27an, IRAESen parte hartzen duten hainbat ikastetxe bildu gara, Euskal Confint-a ospatzeko. Gure ikastetxeetako ekintza, konpromiso eta eskaerak elkarren artean trukatu ostean, hauek dira hartu ditugun erabakiak, aditzera emateko.

Honakoak dira ikastetxeetan dauden arazoak:

·         Lehen Hezkuntzako ikasleei astuna egiten zaie IRAES-en parte hartzea.

·         Uraren eta argiaren kontsumoa, birziklapenaren berrerabiltzearen gaiak oso errepikakorrak egiten dira, eta jendeak interesa galtzen du.

·         Beti gaudenez kartelak egiten, jendea gero eta gutxiago ohartzen da beraietan.

Arazo hauek konpontzeko, erabaki hauek hartzea proposatzen dugu:

·         Lehen Hezkuntzako ikasleei, IRAES joku dinamikoekin planteatzea.

·         Beti arazo berdinetan zentratu beharrean, beste arazo batzuk ere kontuan hartzea.

·         Ekintza desberdinak egitea: bideoak,…

Bestalde, gu ere hainbat gauza egiteko konpromisoa hartzen dugu:

·         Urtean egun batez, inguruko mendi eta ibaiak garbitzea.

·         Gazte eta helduak, dauden arazoetaz konzientziatzea, ohitura ekologikoak zabalduz.

·         Umeei ingurumena zer den eta zein arazo dituen azaltzea.

Azkenik, gure gutunei kasu egin eta zaborrontzira ez botatzea eskatzen dizuegu. Ez dizuegu kostu handiko ezer eskatzen, gure lan eta gutunei kasu egitea besterik ez.








Ez bagara gu, nortzuk?    Ez bada orain, noiz?
 

IRAESeko IKASLEAK
EUSKAL  CONFINT  2015



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: