1go ataza: MOTIBAZIOA
Ikasle agurgarriak,
Dakizuen bezala, egun hauetan COP 28 garatzen ari da, eta nahiz eta asko garen mundu bidezkoago eta jasangarriago baten alde lan egiteko beharraz jabetzen garenok, oraindik pertsona batzuk (horietako batzuk herrialdeetako presidenteak) ukatu egiten dute bizi dugun larrialdi klimatikoaren ebidentzia.
Horregatik da hain garrantzitsua
zuen zeregina, beharrezkoa da gazteek bizitzeko moduko etorkizun bat
aldarritzea, non gizon-emakumeen lehentasuna bizitza modu desberdinetan
bermatzea izango den.
Joan den ikasturtean IRAES21en gaia larrialdi klimatikoa izan zen eta ikasturte honetan KONTSUMOA eta horren ondorioak izango ditugu ardatz.
Ikasturtean zehar kontsumoaren
gaia lantzeko lau erronka proposatuko dizkizuegu.
Lehenengoan, gertukoa gerta dakizukeen kasu bat aurkezten dizuegu, eta eztabaidaren bidez, taldean adostu behar duzue nortzuk diren biktima, delituaren eszena, konplizeak eta abar (ez dago erantzun zuzen bakarra eta zuen argudioen eta hausnarketaren bidez bete ahal izango duzue zeregina)
Erronka horri hainbat irakasgaitatik edo eskola-momentutatik heldu ahal izango diozue, eta, horretarako, motibazioa lantzeko hainbat material eskaintzen dizkizuegu.
IRAES21 sarearen barruan, zuek bezalako gazte mordoa arituko da kasu bera lantzen, eta maiatzean ordezkariak Euskal CONFINTean elkartuko dira, bertan, gogoetak eta ekintzak aurkeztuko dira, eta zuen ordezkariak aukeratu ahal izango dituzue Estatuko CONFINT-erako.
Ataza bete eta gero, guri bidali blogean argitaratzeko. Nola? Zuek nahi duzuen moduan, hemen zuen sormenari mugarik ez ipini! Taula beteta bidaltzeaz aparte, ideo labur bat grabatu dezakezua, poster bat egin... nahi duzuena zuen erabakiak plazaratzeko.
Hori bai, guri bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 10a izango da!
Bidali mesedez 2 helbide
hauetara:
ANIMO ZUEN LANAREKIN, ZEREN...
Orain ez bada, noiz?
Gu ez bagara, nor?
Detox (euskaraz) (1:48 arte bakarrik!)
Detox
(ingelesa) eta gaztelania (1:48 arte bakarrik!)
https://es.sustainyourstyle.org/en/whats-wrong-with-the-fashion-industry
(erderaz)
https://www.greenpeace.org/international/publication/6889/toxic-threads-the-big-fashion-stitch-up/ (ingelesez)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: