Jarri zure alea!
Jarri zure alea! lelopean, DBH2ko ikasleek euren
ikaskideen kontzientzia pizteko asmoarekin, kanpaina bat abiatu dute ikastolako
pasabideak posterrez betez. Kontzientziazio ekintza honek eragin oso handia
izan dezake guztiok jarraitu eta hitza zabalduz gero.
Agintariei idatzitako mezua.
Jaun-andreok:
Ez gara asko luzatuko, badakizue zer eskatu nahi dugun
eta denborarik ez dago galtzeko. Hitzak baino ez ziren aldaketa klimatikoaz
aritzen ziren horienak, baina hitzak ezbehar eta hondamendi bihurtu zaizkigu.
Datuak zirenak, gure begiekin ikusten ditugu orain. Askotan entzun duzue
diskurtso hau, sarritan esan dizuete zerbait egiteko. Eta ez goaz aurrera.
Larrialdi klimatikoaz ari gara orain. Hitzak. Oraingoz. Izan ausartak eta ekin,
beranduegi izan baino lehen.
Mila esker zuen arretagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: