asteartea, urtarrila 07, 2020

4.Lan proposamena



COP 25 amaitu da, ORAIN ZER? #TimeForAction

Klimaren aldaketaren Kontrako Nazio Batuen Gailurra, abenduaren 13an bukatzekoa zen baina abenduaren 15ean eman zuten akordioaren berri. Hausnarketaren garaia iritsi da!
Lan proposamena

1- Informazioa aukeratu, bildu, irakurri eta ulertu. Euskal prentsan argitaratuko hainbat berri dituzue behean baina beste batzuk ere erabili ahal dituzue.




COP 25: Madrildik Parisera, Glasgowtik barrena BERRIA, 2019 ko abenduaren 19a

2- Bildutako informaziorekin, hausnarketa egingo dugu.
-Zein helburu lortu nahi zuten hasiera batean?
-Zeintzuk izan dira aztertu diren puntu nagusiak?
-Zer adostu dute?
-Erantzun al diote gizartearen beharrei?
-Orain zer? Zeintzuk izango dira Estatuen "etxeko lanak"? COP 26 noiz eta non izango da?

3- Zuen hausnarketaren berri eman ikastetxean eta IRAES21eko blogean.
Nola? INFOGRAFIA bitartez. 
Infografia, ideia bat azaltzeko erabiltzen den irudiz osatutako eskema bat da. Testuan bertan esaten dena, irudiz azaldu du infografiak, baina aldi berean, deskribapenak, narrazio txikiak, datuak... izan ditzake.

-Genialy aplikazioan erraz eta oso politak egin ditzazkezue.
https://panel.genial.ly/templates/infographic-v
Amaitutakoan "inkrustatzeko lotura" emailez bidali guk blogean txertatzeko.
-Beste aukera bat era "analogikoan" egitea izango litzateke, hau da ESKUZ egin kartulina batean, ondoren argazkia bidali guri blogean txertatzeko lana.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: