Ikasturte berri bat hasi da eta indarrak berpiztuta bueltatzen da IRAES 21, ikastetxe jasangarrien sarea, berriro martxan ipintzeko.
Jakingo duzuenez 'Eskola Jasangarria' aintzatespena lortzeak IRAES 21 sarean parte hartzeko gonbidapena dakar.
Sare honetan parte hartzea guztiz boluntarioa da, eta proposatzen diren ekintzetan, guztietan edo batzuetan parte hartzea, baita ere guztiz boluntarioa da. Hori bai, ikasleentzat izugarrizko aukera da herritik kanpo beste eremuetako ikastetxeetako ikasleekin kontaktuan jartzeko, beste esperientziak ezagutzeko eta ekimen komunak garatzeko. Antolaketa eta jarraipen txiki bat dakar eta protagonismoa ikasleengan uzten da. Aurten, besteak ahaztu barik noski, lehen hezkuntzakoei arreta berezia emango diegu.
Zer den IRAES, zelan proposatzen dugu antolatzea ikastetxean eta aurreko ikasturteei buruzko informazio osoa behean agertzen diren blogean daukazue. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko hemen gaituzue.
Ohi denez irailean
IRAESeko ikasturteko bilera egiten dugu (bakar bat ikasturtean zehar, gero
proposamenak eta abar blogaren bitartez jarraitzen dira). Aurten, egoera berezia dela eta, on line egingo dugu:
https://meet.jit.si/
Irailaren 25ean, 9:30etatik-12:30etara.
Gai zerrenda:
- Ongi etorria ikastetxe berriei.
- 2019-20 ikasturtean egindako balorazioa.
- Ongi etorria ikastetxe berriei.
- 2019-20 ikasturtean egindako balorazioa.
- 2020-21 ikasturterako asmoak.
-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: