2020/10/05

IRAES 21 martxan 2020-2021 ikasturtean

 

Prest al zaudete, 2020-2021  ikasturte honetan, IRAES21 taldeak martxan jartzeko?

Gaur egun bizi dugun ezohizko egoerari aurre egiteko guztion elkarlana ezinbestekoa izango dugu. Normaltasun berrian murgilduta, aurtengo IRAES taldeen antolaketak moldaketak beharko dituzte.




  


Gure lehenengo lan proposamena hauxe da:

Ikastetxean egiteko:

  • Beti bezala, IRAES Taldea osatu. 
    • Horretarako  antolaketa txiki bat prestatu, hau da, nortzuk zareten, noiz biltzen zareten, non, nola egingo duzuen blogaren sarrera eta abar.
    • Pentsatu nola zabalduko duzuen IRAES21en berri ikastetxean. Non? Txoko Berdeetan, ikasgelatan, idazkaritzan... non gehiago bururatzen zaizue? 
 IRAES Taldea aurkeztu blogean
  • Argazki bat edo batzuk prestatu (4 gehien jota).
    • Argazkietan agertu beharko da, alde batetik, IRAES Taldearen partaideak eta bestetik, IRAES Taldearen berri emateko tokia. 
  • Argazkiei, azalpen txiki bat gehitu:  zer nolako moldaketak egin dituzue aurtengo ikasturtean, IRAES Taldea egoera berrira egokitzeko? 

Taldeak erabaki ahal du euskarriaren formatua  aldatzea (bideoa, aurkezpena...)

ANIMO IRAESEROAK!!!
ERRONKA HANDIA DUGU AURRETIK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: