HAUSNARKETA:
Zeintzuk ezberdintasunak nabaritzen dituzue?Ohitura desberdinak daude munduko beste leku batzuetan gabonak ospatzeko, ondoren konturatu
gara Olentzero bezalako beste pertsonai desberdin batzuk daudela Katalunian adibidez “Caga tió”
edo globalena dena Santa Claus. Munduko beste leku batzuetan ez dira hainbeste oparietan
zentratzen gehiago ospakizunean familiarekin egotean... Janariari dagokionez ohikoa den bezala
ohitura ezberdinak daude adibidez Suedian ardo epela edaten dute gabon gaueko afari eta gabon
eguneko bazkarian.
Ez genekien gauza bat Olentzero gaur egunekoa dela da izan ere lehen ez zitzaion garrantzi handirik ematen opariei gabonetan. Baita ere gabonetako eta erregetako opariak jende dirudunentzako ziren eta ospakizuna zegoenarekin egiten zen.
Zergatik eman dira?
Gaur egun jendearen diru maila altuagoa delako eta kontsumismoan barneratuak gaudelako. Globalizazioak eragin du Santa Claus munduan zehar egotea. Hemen adibidez Papa Noel deitu arren Santa Claus-i buruz hitz egiten ari gara eta beste leku batzuetan beste era batera deitu arren denok hitz egiten dugu gorriz eta zuriz jantzita dagoen pertsonaiaz.
Zeintzuk arazoak zeuzkaten beraien garaian edo tokietan eta zeintzuk dauzkagu orain
geurean?
Lehen zailtasun gehiago zeuden gabonak ospatzeko, esperientzi eta ikusi dugun bezala lehengo familia askok ez zuten dirurik ezta gaur egungo gabonetako afari tipiko bat izateko. Gazteek ez zituzten oparirik jasotzen edo ez hainbeste. Zerbait sinboliko bezala ospatzen zen eta aitzakia familia mahaiaren inguruan elkartzeko.
Gaur egun oso ohikoa da batez ere Urtarrilak 1 adibidez istripu ugari egon dira petardoen erruz etxeak erretzen dira.
Baita ere jendea kontrol gabe edaten du (alkohola) jai giro horretan eta istripu ugari gertatzen dira. Kontsumismo gehiegi dago eta zabor larregi sortzen da eta elikadurarekin lotuta janari kantitate oso handia botatzen da egun horietan izan ere plater ugari prestatzen dira eta gero ez direnez jaten asko botatzen da, hori adibidez aurtengo gaia elikadura zirkularra den aldetik ez da jasangarria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: