asteazkena, urtarrila 09, 2019

4.Lan Proposamena

Pasa den abenduan klima aldaketari buruzko Goi-bilera Katowicen (Polonia) ospatu zen, bi asteetan zehar hainbat bilera egin ziren. Lurraren berotzea ekiditeko isurketa kutsakorrak nabarmen murriztea helburu duen Parisko Ituna ezartzeko asmoz. Hala ere, negoziazioak zailak izan ziren eta etekin handirik ez zen atera.   
Besteak beste, hainbat gobernuetako, enpresetako eta ospe handiko hizlarien artean, neska bat hitzegitera atera zen. Greta Thunberg du izena. Suedian, orain dela 15 urte jaiotako ikasle bat da. 2018ko abuztuan irudi nabarian bihurtu zen Riksdag-eko (Suediako Parlamentuko) aldirietan egindako ikasle-greben barruan, global beroketaranzko kontzientzia sortuz. 2018ko azaroan, Stockholm TEDx-etan hitz egin zuen, eta 2018ko abenduan, diskurtso bat egin zuen  Nazio Batuen aurrean COP24-era (Nazio Batuen Klima-Aldaketaren gaineko Gailurrera), zeinek munduko ospea izatea eragin zion.
Hona hemen dituzue COP24an izandako interbentzioa (ingeleraz 4 min), gero gaztelaniazko azpitituluekin eta, azkenik, TEDx delakoan emandako hitzaditxoa (ingeleraz, 11 minutu):
   

Neska honen diskurtsoari buruzko hausnarketa bat egitea proposatzen dizuegu:
- Zeintzuk dira bere diskurtsoaren elementu klabeak ?
- Berak adierazitako ideiak konpartitzen al dituzue ?
- Baiezko kasuan, nola zabalduko zenukete bideoa edo ideiak zuen ikastetxean? Lelo bat asmatu Greta eta zuen ideiekin klima aldaketa ekiditeko.

Guzti horretarako Padlet bat erabiliko dugu: https://padlet.com/21iraes/GretaThunberg. Bertan adibide bat daukazue. 
Animua!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: