2014/10/27

Lauaxeta Ikastola. 1. lan proposamena, ingurumen arazoak eta ekimenak

LAUAXETA IKASTOLA. GERTUKO INGURUMEN ARAZOAK ETA EKIMENAK
  • Ikastola ondotik pasatzen diren N-634 errepidetik eta A8 autobidetik trafiko pila bat pasatzen da, horrek dakarren kutsadura eta zarata arazoekin
  • Aireportua ez da urrun gelditzen eta etengabe hegazkinak pasatzen dira gure gainetik, kutsadura akustikoa sortuz.
  • Abiadura handiko trena ere Ikastolatik gertu pasatzen da, eta obra handiak ari dira egiten. Tunel eta zubi oso handiak daude egiten, inguruaren kutsadura bisuala sortuz.
  • Ikastolara etortzen diren langile eta guraso askok kotxea erabiltzen dute. Dena den ikasle gehienak autobusez datoz Ikastolara, eta autobusez etorri ezin diren langileak ere kotxea partekatzen saiatzen dira.
  • Ikastola ondoko poligono industriala dela eta kamioi trafiko handia dago inguruan, trafiko arazoak eta kutsadura sortuz.
  • Ibaizabal ibaiaren ertzetan zikinkeria handia ikusten da. Hau murrizteko Ikastolan garbiketa kanpaina daukagu martxan. Ikastola ingurua garbi mantenduta, Ibaira zikinkeria gutxiago helduko da.
  • Inguruan industria asko daukagu, eta honek airearen kutsadura sortzen du, batzuetan usain txarrak ere agertuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: