2014/10/04

1. lan proposamena

IRAESeko lan proposamenekin aurrera goaz. 

1. lan proposamena bikoitza da:

a) IRAES Taldearen Aurkepena. Horretarako zera behar dugu: IRAES Taldearen argazki bat IRAES ikurrarekin edo banderarekin. Eta kontatu zeintzuk diren zuen asmoak IRAESekiko ikasturte honetarako era labur baten.

b) Badakizue azaroan Estatuko Confintera gazte delegazio bat joango dela Bartzelonara Euskadiko ikastetxeen izenean. Gazte hauek Euskadiko ingurumen arazoen eta ikastetxeen ekimenen mapa bat eraiki behar dute. Delegazio honi lagundu egin behar diogu era honetan:

  • b1. zuen ikastetxe inguruko herri, hiri edota eskualdeko zein Euskadi mailan ingurumen arazo nagusiak adierazi
  • b2. eta zuen ikastetxeek egindako ekimenak horretarako. Pentsatu kalean entzudakoaz, komunikabideetan agertutakoaz, ikastetxeak EA21en langutako gaietaz azkeneko urteetan…



OHAR BI: 


  1. Ikastetxe batzuek hau egin zuten pasa den ikasturtean, zati bat (arazoena). Ikastetxe hauek orain ekimenak ekarri edo Euskadi mailan aztertu (adibidez, ikasturte honetan blogean jarritako lehendabiziko bideoa aztertu eta gero, edo komunikabideetan agertzen dena edo…).

    2. Zelan hartu harte? Hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: