igandea, ekaina 03, 2012

III EUSKAL CONFINT: Bruselako Gutun Irekiari buruzko hausnarketa

Bruselako Gutun Irekia irakurri zuten IRAES 21eko gazteek eta berari buruzko hausnarketa egin zuten, Brasileko Gutuna, Euskadi Gutuna eta Ikasleen Deia, ikastetxeen esperientizk tartean agertzen zirelarik.
Lau taldeek atera zuten ideiarik adierazgarrienak, hona hemen:

---
1. Politikoei eskatu  zerbait egitea.
2. Gurasoek seme-alabei txikitatik irakastea: Lekuetara oinez joatea, ipuinak ingurumenari buruz irakurtzea, uraren garrantzia ematea, asko kontsumitzearen ondorioez jabetzea, birziklatzearen garrantzia.


----
1. Enpresariei: Produktuak iraunkorrak egitea
2. Kontsumitzaileei: Produktu horiek erostea
3. Kazetariei eskatu jasotzeko maizago ingurumen aldeko adierazpenak  
4. Zientzialariei eskatzea gauza berriak asmatzeko eta gauzak bizkorrago garatzeko
5. Alkateek beharrezkoak diren ingurumen aldeko proiektuetan inbertitzea
6. Abiadura moteltzea herrietan (zarata gutxiago, istripu gutxiago, kontsumo gutxiago) eta argiak herri guztietan zehar ipintzea, ez erdigunean soilik.
----
1. Jendea motibatu behar da planeta zaintzen laguntzeko, Herri txikiak, gauza txikiak eginez mundua handiagoa egingo dugu. Horretarako Udaletxeekin harremanak sendotu.
2. Hezitzaileak hezteko era aldatzen umeei ingurumenaz pentsatuz jarriz.
3. Ekitaldiak egin dirua batzeko.
4. Ikasleok kontutan izan behar dugu baliabide naturalak amaituko direlako, kontsumoa murriztu behar dugula.
5. Bertako produktuak erabili eta garraio publikoa erabili 
6. Sare sozialak eta komunikabideak: ingurumena kontutan izan eta iritzia sortu eragina izateko
----
1. Gu guztiok, sare sozialen bitartez, baliabideen kontsumoa murriztu, energia berriztagarrien produkzioa handitu,  garraio publikoak erabili…
2. Ikastetxeko zuzendariek ikastetxeak ingurumen alde jarri.
3. Alkateek herritarren naturaren kontzientzia zabaldu eta era kazetariei berriak eman zabaltzeko.
4. Empresa buruak eta langileak harremanak hobetu, eta enpresa berdeak sortu.
5. Erakunde politiko berdeak sortu (parlamentua...)


Momentu horretako argazki batzuk hemen:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: