ostirala, ekaina 01, 2012

III EUSKAL CONFINT: Harrera

Joango gara III Euskal Confint-aren gorabeherak ondorengo sarreretan, on egin!

HARRERA

Harrera Bertsoak:

Amaiur eta Unai
Confintera etorri
Bruselasko berriak
dizkigute_ekarri
hemen gaude gu orain
jakiteko_ egarri
gazte guztiak adi  
buru ta belarri         (bis)


Ingurumenan alde
nahiz hemen ta nahiz han
gazteak ekinean
dabiltza lan ta lan
Brasilen, Bruselasen
zein Madariagan
konpromisoa hartu
eta hitza eman             (bis)


Agenda hogeita bat
guztion aukera
IRAESera gero
eginez sarrera
bilakera ederra
gazteak batera
hau ezin da gelditu
bultza ta aurrera         (bis)


Irakasle jator ta
ikasle argiak
goratzekoak dira
gaurkoan guztiak
naturan mesedetan
zuen izardiak
bihotzez diotsuet
ongi etorriak                   (bis)

Harrera bideoak:



Eta jarri nahi genuen beste bat:



Hona hemen argazki batzuk:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: