Aupa iraeseroak!
Hona hemen bigarren lan proposamena
(saiatuko gara hilabete bakoitzaren hasieran proposamen berriak jartzen).
Eskolako Agenda 2030 programa jadanik
jarri da martxan zuen ikastetxeetan.
Horretarako, lehendabiziko pausuak izan
dira antolatzea eta motibatzea.
Ezagutzen duzue zelan antolatzen den
ikastetxea EA2030 garatzeko? Zein pertsona eta egiturak hartzen dute parte?
Nola? GJHak beste pertsona edo egiturek lantzen dituzte ikastetxean?
Ba, hori ikertzea proposatzen dizuegu. Hau
2. lan proposamena:
Nola antolatzen gara gure ikastetxean
Eskola Agenda 2030 programa garatzeko? Ikastetxean beste egitura batzuk daude
gu laguntzeko edo haiek laguntzeko?
1. Pentsatu nork dakien gehien honetaz:
zuzendaria, ikasketa burua, EA2030 koordinatzailea…
2. Elkarrizketa bat egin pertsona
horrekin:
a. Pentsatu elkarrizketaren gidoia goian emandako pistekin.
b. Pentsatu zein formatutan erakutsiko duzuen blogean: bideo edo podcast labur bat (3 min. baino gutxiago), testua pasatu eta argazkiren bat, diapo sorta bat elkarrizketaren tituluekin… zuek pentsatu.
c. Geratu pertsona horrekin, leku eroso batean eta denbora nahikorekin elkarrizketa egiteko. Eta formatuaren arabera azpiegitura prestatu.
d.Elkarrizketa egin aukeratu duzuen formatuan.
3. 21iraes-@-gmail.com posta elektronikora bidali.
Anima
zaitezte eta lan erakargarriak bidali!!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: