2022-23 ikasturte honen hasieran, gonbite bat luzatu nahi dizuegu: Sortu ezazue ikastetxeko IRAES21 ikasleen taldea.
Taldea izango da lantalde bat zuek autonomiaz ikastetxeko edota herriko ingurumen egoera aztertu eta hobetzeko. Gogoeta bat eramango duzue bizi dugun egoera korapilatsuaz. Gogoetaren ondorioak, seguru asko, hobekuntza konpromisoak hartzeko ikastetxean deialdi bat egitera eramango zaituzte.
Ikasturtean zehar bide hori egingo dugu elkarrekin eta beste ikastetxeko IRAES21 taldeekin elkarrizketan. Eta amankomunean jarriko ditugu konpromisoak datorren maiatzean dugun Euskal gazteen konferentzian (Euskal CONFINT)
1.- Lan proposapena
Baina oraindik lehenengo pauso ematea tokatzen zaigu: Ikastetxeko IRAES21 Ikasleen taldea sortu.
- Lagun ezberdinekin batu,
- adostu helburu hori lortzeko behar diren konpromisoak,
- eman izan bat taldeari,
- asmatu lema bat jendearen atentzioa deitzeko eta
- ikastetxean zuen esistentzia eta asmoa jakinarazi.
Kontutan izan zenbait laguntza jaso ahal duzue: alde batetik IRAES21 ikastetxeen sareaz arduratzen duen irakasleak eta bestetik pasa den ikasturtean zure ikastetxean CONFINT-a antolatu zuten zuek bezalako ikasleen taldeak. Haiengandik jaso ahal duzue esperientzia eta laguntza
Ataza: Blogean publikatu
Ataza moduan, ez ahaztu Blog honetan eman ere zuen gonbiteari baiezko erantzunaren berri. Blog hau izango da gure komunikazioarako bide nagusia
Zure berria blogean argitaratzeko zera eskatuko dizugu:
- Idatzi ezazue IRAES21 Ikasle taldea eta taldekideen aurkezpena eta agur bat beste ikastetxeko taldekideentzat.
- Eta adierazpena laguntzeko irudi bat (argazki, bideoa,… ) non ikusi ahal izango dugun, udazkeneko kutxuaz, zuen taldearen asmoa egoera sozial eta ekologikoa ezagutzeko eta hobetzeko.
Nola publikatu ekarpena?
Blogean argitaratzeko bidali korreo elektronikoa helbide honetara 21iraes@gmail.com
Bertan idatzi zure adierazpena eta itsatsi irudia, edo horren esteka eskuragarri. Jaso bezain pronto argitaratuko dugu.
Edozein argibide gehiago behar izatekotan e-mail helbide horretan gaituzue
Zuen IRAES21 Taldearen berriaren zain…
PS
Blog-jarraitzailea izan. Proiektuaren egunean egoteko izan zaitez blogaren jarraitzailea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: