asteartea, urtarrila 25, 2022

3. lan-proposamena

 

Kaixo berriro Iraeseroak 

 

Oso ondo ari zarete. Larrialdi klimatikoari aurre egiteko ekarpen interesgarri ugari topatu ditugu egindako lanetan. Zorionak benetan! 

 

Oraingoan, beste proposamen bat daukagu. 3. lan honetarako, gainontzeko taldeek egindako ekarpenak aztertu beharko dituzue, galdera hauei erantzunez:

  • Zuen ustez, ikusi dituzuen esperientzien artean, zein neurri da eraginkorrena larrialdi klimatikoari aurre egiteko?
  • Zeintzuk dira eskolan aplikatzeko neurririk errazenak? 
  • Eta aurrera eramateko ikasleen partaidetza edo konpromiso handiena eskatzen dutenak?
  • Zein da ikastetxe gehienek, amankomunean, aurrera eramaten dutena?
  • Eta zein iruditu zaizue, gustukoena edo originalena?

 

 

Aurreko galderei erantzunez komunikazio bat sortu beharko duzue (nahi duzuen euskarrian: poster bat, kontzeptu mapa bat, bideo bat, aurkezpen bat... originaltasuna beti da eskertzekoa!) eta zuen ikas komunitatean zabaldu. 

 

Ondoren guri bidali eta blogean zabalduko dugu. 

 

Ekin!

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: