ostirala, azaroa 19, 2021

2. LAN-PROPOSAMENA

LARRIALDI KLIMATIKOARI AURRE EGITEN IKASTETXETIK

Larrialdi klimatikoa guztion erronka da eta horri aurre egiteko duela egun gutxi Galsgow-en COP26 ospatu zen. Bertan herrialdeek hartutako konpromisoak ez dira nahikoak izango (“a fragile win” Alok Sharma.COP President)larrialdi klimatikoari aurre egiteko eta garrantzitsua da mehatxu global honen aurrean lokalki eragitea: herri, etxe eta ikastetxe bakoitzean hartutako neurriak ere zeharo garrantzitsuak dira. 

 

 

 Halaber, aurten Eskolako Agenda 2030 lantzen ari gara, eta bertan Garapen Iraunkorrerako Helburuak, horien artean, 13. helburua klima babesteko ekintza da.

 

 

Jarraian proposatzen dizuegun 2. erronka hau, ikastetxeari aldaketa klimatikoaren ikuspegitik begiratzea izango da. Zuen ikastetxeari begiratzen badiozue, zein da azaltzen den argazkia edo egoera? 

  • Zein izango litzateke ikastetxeko eremu edo ekimen interesgarriena, eredugarriena? Zein da ikastetxean dagoen gune kuttun hori, harro sentiarazten dizuen ekimena/praktika/gunea? Erakutsiko diguzue? Partekatuko diguzue? 
  • Eta beste aldetik, zein alderdi hobetuko zenituzkete?

Jakingo duzuenez, aldaketa klimatikoa gai ugarirekin dago zuzenki erlazionatuta: mugikortasuna, energia, kontsumoa, baliabide eta hondakinak, biodibertsitatea etab. 

Laburbilduz, lan proposamen honetan, gehienez 10 diapositiba dituen aurkezpen bat egitea eskatzen dizuegu. Bertan, bi gauza azaldu beharko dituzue: 

  • Ikastetxearen egoera aztertzea, aldaketa klimatikoaren ikuspegitik. 
  • Ikastetxean eredugarria eta gustukoa duzuen gune/ekimena azaltzea.  

Zuen lana ikusteko gogotsu gaude! Ekin! 

______ COP 26 inguruan gehiago jakiteko…  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: