astelehena, martxoa 09, 2020

6. Lan Proposamena


Ikastetxeko CONFINT 

Garrantzia

Ikastetxeko CONFINTa gauzatzea da IRAES taldeko kideen eginkizunik garrantzitsuenetariko bat.

Mirespena merezi duzue, ikastetxeko ikasleen nahiak eta asmoak zabaldu eta partekatu egingo dituzuelako beste ikastetxeetako kideekin.

Ikastetxeko CONFINTaren helburua:

Ikasturtean zehar egindako lana eskolako kideekin partekatzea eta bertan, guztion artean 13. GIHaren ildoa jarraituz, klimaren aldeko ekintza bat (gutxienez) planifikatzea.

Ikasturte honetan, IRAES21 taldekideei bost lan proposamen luzatu dizkizuegu:

1. IRAES 21 Taldea
2. IRAESeko aztarna solidarioa
3. Zure ikastetxearen hitza-eta ekintza-  Ikastetxeko COP 25ean
4. COP 25 amaitu da, ORAIN ZER? #TimeForAction
5. Zer egiten gaitu ezberdin?

Lan proposamen hauen artean hiru, klima aldaketaren inguruan hausnarketa eta ikerketa egiteko izan dira. Hau aprobetxatuz, ikastetxeko CONFINTean honako hau proposatzen dizuegu
  • 13.GIHa, hau da, klima babesteko ekintzaren inguruan, zuen ikastetxeko CONFINTaren esku-hartzerik garrantzitsuena zehaztea.
Pausuak
  • Berreskuratu eta plazaratu aldaketa klimatikoaren inguruan egindako ikerketak, hausnarketak eta ondorioak.
  • Egiaztatu ez klimaren aldeko ikasleen konpromisorik ba al duzuen.
  • CONFINT osatzen duzuen guztion artean zehaztu ea nola gauzatuko zenuketeen klimaren adeko konpromisoa, horretarako hiru galdera hauek lagungarriak izan daitezke:
1. Zer egin daiteke klimaren alde?
2. Zer egin dezakezu klimaren alde?
3. Zer egingo dugu klimaren alde?
  • Egingo duguna zehaztu ondoren esku-hartzea planifikatuko dugu:
Zer, zergatik, zertarako, noiz, nortzuk, nola, behar ditugun baliabideak...
  • Erabaki nola partekatuko den ikastetxean ekimena.
  • EUSKAL CONFINTean parte hartzeko ordezkariak aukeratu.
  • Prestatu EUSKAL CONFINTerako ekarpena , horretarako:
Poster batean adierazi:
  • Ikastexea
  • Ekimena
  • Ekimenaren azalpen txikia
  • Nola zabaldu duzen berria
  • Egina badago, ebaluazioa



Eskuliburua deskargatzeko hemen klikatu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: