igandea, otsaila 02, 2020

5. Lan Poposamena

Zer egiten dugu berdin eta desberdin?












Neska eta mutilen rolak aztertzea proposatzen dizuegu.
Horretarako ikastetxetik bueltatxo bat eman eta behaketa egin; jolasaldian, klasean, pasiloetatik, eta abar. 
Behaketa egiteko galdera hauek lagungarriak izan daitezke:
  1. Jolastokiak berdin erabiltzen ditugu?
  2. Zein kirol gustatzen zaizkigu?
  3. Nolako janzten gara? 
  4. Nola hitz egiten dugu? Zertaz?
  5. Nola erlazionatzen gara gure artean? Eta besteekin? 
  6. Zeintzuk dira gure zaletasunak?
  7. Zeintzuk dira gure kezkak? Eta interesak?
  8. Berdin gertatzen da lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan?
Ondorioak:
  • Zeintzuk dira topa dituzuen berdintasunak? Eta desberdintasunak?
  • Zergatik gertatzen da?
  • Zer gertatzen da norbaitek espero den rola betetzen ez duenean?
  • Nazio Batuetako Garapen Iraunkorrerako 5.helburua  "Genero berdintasuna eta ahalduntzea" da, uste duzu zerbait aldatu behar dela?
Behaketan jasotako datu eta ondorioekin aurkezpen bat prestatu eta bidali.
Pentsatu beste ikasleei nola komunikatu ahal diozuen zuen lanaren emaitzak.

Bideo ikusi:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: