asteartea, apirila 02, 2019

Elorrio BHI: 5. Lan Proposamena


Elorrio BHIko IRAES21 taldea gara eta hau da guk egindako artelana.
Aldaketa klimatikoaren ondorioz, itsaso eta ozeanoetako tenperaturak gora egiten du
eta hainbat espezie desagertzeaz gain, beste espezie asko areagotu egiten dira, adibidez, marmokak. Hori dela eta, pentsatu genuen plastikozko poltsak erabiliz, marmokak egin genitzakeela horrela, aldi berean, plastikoek eragiten duten kutsadura islatzeko. 
Eskulana, institutuko ikasle guztiok zeharkatzen dugun pasabidean kokatuta dago. 
Horrez gain, itsaso eta arrantza munduan emakumeek egindako lana ezezaguna izan da beste hainbat arlotan bezala (zientzia, ikerkuntza…). Izan ere, emakumeek sareak josteaz gain, beste hainbat lan egiten zituzten adibidez, itsasontziek ekartzen zuten arraina portura jaisten, izotza botatzen… .
Hori gutxi balitz, senarrak itsasoan zeuden bitartean etxeko lanak eta seme-alaben ardura ere beraien esku geratzen ziren. 
Etorkizunean klima aldaketari aurre egin ahal izateko, emakumeen papera ezinbestekoa  dela uste dugu bai ikerkuntzan, bai politikan, bai Greta Thunberg bezalako gazte aktibistekin.
Artelanean ez genuen lelorik jarri, izan ere, eskulanaren argazki bat instagrameko kontura igo genuen institutuko ikasleek artelanak zer gairekin zer ikusi zeukan pentsa zezaten.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: