Zer
egingo dugu?
Emakume bat egingo dugu sare bat josten eta sarean arrainak eta itsasoan aurki
daitezkeen zaborretako batzuk sarean engantxatuta jarriko ditugu. Sarea more
kolorekoa izango da. Emakumea lurrean jesarritan egongo da sarearekin gainean
orratz batekin. Plastiko eta zabor batzuk izkina baten pilatuta egongo dira
emakumeak plastikotik atera balitu bezala
Nola
egingo dugu?
Emakumea kartoiez egina egongo da eta sarea
Iraes 21-eko taldeko pertsona baten bidez lortu dugu. Arrainak kartoiarekin
eginak egongo dira. Itsasoko zaborrak gure artean bilduko ditugu, horietako
asko hamaiketakoko hondakinez eginak
Non
jarriko dugu?
Ikastolako sarreran jarriko dugu “Birziklator”
deituriko eskulturaren ondoan horrela jendea sartzean fijatu egingo dira, izan
ere hori da nahi duguna. Harri batzuk daude izkina batean itsasokoa izango
balitz bezala.
Zertarako
egingo dugu?
Emakumeen eguna datorrenez Martxoaren 8 an
emakumearekin lotutako zerbait egitea erabaki dugu. Arrainak egiteko
birziklatutako materiala erabiliko dugu Iraes-en gaudenez eskulanak material
birziklatuaz ere egin daitezkeela erakusteko. Itsasoarekin lotutako eskulana
egingo dugu izan ere azkenaldian asko entzuten ari da itsasoko kutsaduraren
“asunto” hori. Onartezina iruditzen
zaigu itsasoaren egoera eta askotan esaten dugun bezala jendean kontzientziatu
behar dugu. Sara more kolorekoa izango da emakumeen kolorea delako
Zer
material erabili ditugu?
Material birziklatuak erabiliko ditugu,
kartoia lortzeko Eroskira joango gara produktuen kartoiak eskatzeko eta
plastikoak etxetik lortuko ditugu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: