Pasa den astean SURFRIDER FOUNDATION erakundearekin sinatu genuen akordioaren erakusgarri eta gizartea sentsibilizatu asmoz, gaur Itzurun hondartzan izan gara LH3tik gorako ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Txikienak ikastetxean bertan egin dute beraien ekintza.
Euskal kostaldea itsas zaborraren aurrean babesteko konpromisoa dugu eta guztion artean lortu beharrekoa denez,sentsibilizazio kanpaina hau gizarteratzea pentsatu dugu.
Era honetara, UNESCO ikastetxeen sarearen barnean egotearen konpromisoari erantzunez eta egin beharreko lanketa urte guztikoa dela aldarrikatuz, 2030eko Garapen Iraunkorreko Agendak dituen 17 helburuak gure ikasle, familia eta gizartearekin lantzen jarraituko dugula baieztatzen dugu ZUMAIENAN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: