Klima aldaketaren inguruan lan bat osatu dugu eta institutuko beste kide guztiei azalduko diegu (confinterako beroketa moduan erabiliko dugu). Azalpena bi taldeetan egingo dugu: lehenengo DBH1 eta DBH2 koekin partekatuko dugu, ondoren DBH3 eta DBH4 gainontzeko ikasleekin. Azalpena emateko Power Point bat prestatu dugu. Pdf dokumentua blog honetara bidaltzen dugu baliagarria bada denon eskura izateko.
Lan horretan guk egindako hiru bideo sartu ditugu:
1. DBH1 eko iraeseroek berotegi efektua zer den azaltzeko maketa txikitxo bat prestatu dugu eta maketa horretaz baliatu gara azalpen bideotxo bat osatzeko.
2. Gure lanaren amaieran Laburpen moduan Klima aldaketaren inguruan agertzen den testuaren irakurketa DBH3ko beste Iraesero batek egin du eta musika eta argazki batzuk erabiliz beste bideo bat egin dugu.
3. DBH2 ko beste ikasle talde batek ekarpen bat egin digu: rap abesti bat Klima aldaketaren inguruko letrarekin (eurak asmatu dute letra) eta horrekin 3.bideoa grabatu dugu.
Bideo guztiak ikusgai lanean (pdf-an) txertatuta daude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: