2017/05/19

Euskal #Confint17: Karmele Llanorentzat gutuna

Karmele agurgarria:

Gaur, maiatzak 17, Madariaga Dorretxean, Euskadiko 16 ikastetxe elkartu gara zortzigrren konfinta ospatzeko. IRAES 21eko, hau da, Euskadiko eskola jasangarrien sareko 83 ordezkari elkartu gara palma olioari buruz gehiago jakiteko eta zuri idazteko. 

Guztion artean jarri ditugu gure ikastetxeetan landutako ideiak, proposamenak eta ekimenak amankomunean. Ondorio onak eta txarrak atera ditugu, basoen deforestazioa, oranguntan eta beste espezie batzuen desagertzea eta bertoko jendea mugiaraztea, esaterako. Badakigu, zuk Borneon lan egiten duzula eta bertan palma olioa asko ustiatzen dela. 

Guk, esaterako hainbat gauza egin ditugu honi buruz: biologiako lanak, aurkezpenak, bideoak, palma oliodun produktuak ez erosteko kanpainak…

Gure helburua jendeak honi buruz jakinaraztea da eta hainbat ekimen proposatu ditugu:

  • Supermekatuen jabeekin hitz egitea eta palma oliorik gabeko sekzio bat sortzea.
  • Klaseko eta ikastolako jendeari honi buruz jakinaraztea.
  • Eskolako aldizkarian eta beste komunikabideetan honi buruz artikulu bat burutzea.

Hau guztia jakinda, zure iritzia jakin nahiko genuke, zuk gu baino hobeto dakizulako bertoko egoeraz. 

Gure ustez, oso garrantzitsua da hau bezalako gaiak kontuan hartzea, geratuko zaigun planetari kalte egiten diotelako.

Ezer gehiagorik gabe, agur bero bat.



Euskal Confint 17ko IRAES 21eko neska-mutilak



[Espero dugu gutun hau ahalik eta gehien zabaltzea, eta bertan aipatzen diren ekintzak burutzea eta blogean berri ematea. IRAESetik Karmeleri helaraziko diogu]


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: