2017/01/16

4.lan proposamena: Elegy for the Arctic

Artikoa babesteko ekintza gisa, piano kontzertua izotz artean. Hala egin du Ludovico Einaudi musikari eta konposatzaile italiarrak. Propio une horretarako konposatutako abestia jo zuen, gainera: Elegy for the Arctic. Artikoak beharrezkoa duen babesa galdegin nahi du artistak, eta bere edertasunaz jabetu nahi du mundua.
Horretarako, Ozeano Artikoaren erdian, Norbegiako Wahlenbergbreen glaziarraren aurrean eta itsas-piano baten aitzinean ipini eta kontzertua eskaini du, Greenpeace Arctic Sunrise itsasontziak lagunduta. Irudi ikusgarriak oihartzun handia izan du.
"Hemen egotea esperientzia izugarria izan da", adierazi du Einaudik: "Garrantzitsua da ulertzea Artikoaren garrantzia, bere suntsipen prozesua etetea eta babestea".
Disfrutatu irudi eta musikarekin:


Orain zuen txanda:
- Zer iruditzen zaizkizue horrelako ekintzak?
- Zeuek ere holako bat egin dezakezue klima Artikoa klima aldaketatik babesteko? Adibidez, bertso bat, kanta bat, koadro bat, dantza bat, eskultura bat edo zuen irudimenak ateratzen duena.

Beraz, bidali behar duzuena zera da:
- Horrelako ekintzari  buruzko zuen iritzia. Posta elektronikoaren testuan idatzita nahikoa da.
- Zuen ekarpena nahi duzuen formatuan: bideo laburra, audioa, argazkia, aurkezpena...
- Eta, talde batzuk bete ez dutenez, errepikatzen dugu aurreko lan proposamenaren lehenengo ekimena. Ikasturte bukaeran, IRAESeko lana baloratzeko garrantzisua da eta.

Aurrera!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: