2016/05/02

Egibide: EUSKAL CONFINTAREN AURKEZPENA




Guk, 4. mailako ikasleok , 1. mailako ikasleei euskal confintari buruzko hitzaldi bat eman genien.

Hemen zer egiten den eta zertarako balio duen azaldu genuen eta haiek hau ondo ulertzea eta parte hartzea zen helburua. Gaiari buruzko hainbat bideo jarri genituen haiek errazago uler zezaten.

Lehenengo, confinta zer den, pariseko akordioa, klima aldaketa eta gai hauekin zerikusia zuten galderak eta zalantzak argitu genizkien.

Ikasleak klasera bueltatu ziren monitoreekin ariketa batzuk egitera eta ondoren denon aurrean aurkeztu zituzten eginiko eskaerak udalerriari.

Guretzat, esperientzia polita izan zen. Txikiei erakustea zein den gure lana eta horrek dakarrena azaltzea gero haiek bide berdina jarrai dezaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: