2016/01/25

4. lan proposamena



Beno, IRAES Talde batzuk buru belarri ari dira Eskolako Confint prestatzen. Eskolako Confint eta Euskal Confint prozesuetan bai Lehen Hezkuntzako, bai Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte har dezakete.
Aurreko ikasturteko ebaluazioa dela eta, Confint garatzen ez dutentzat eta bereziki Lehen Hezkuntzarako proposamenak zabaltzeko geratu ginen. Edozein modutan, IRAES Talde guztientzako zabalduta daude lan proposmaen guztiak.
Hona hemen laugarrena.

Zure herria edo zure hiria naturaz inguratuta dago. Eta honek bioanistasunaz josita dago. Ikastetxetik hurbil, edo agian ez hain hurbil baina oso urrun ere ez, naturaz gozatzeko aukera duzue. Beraz, hau da gure lan proposamena: 
  • ZER: kontaiguzue zein da zuen hiri edo herri inguruko naturan diren zuhaitz edo zuhaixka adierazgarriena eta animalirik aipagarriena. 
  • NOLA: hiru diapositibatako ppt batean: 
    • 1.an titulua: <"Ikastetxearen izena"-ren inguruko bioaniztasuna> eta bioaniztasunaren aldeko lelo bat; 
    • 2.ean: zuhaitz edo zuhaixkaren izena, argazki bat eta bere ezaugarriren bat edo batzuk (adibidez, ezaugarri fisikoak, nolakoa da bere bizitza, gizakien erabilera, gaurko egoera...); eta 
    • 3.ean animaliaren izena, argazki bat eta ezaugarriren bat edo batzuk.
    • Zalantzak baldin badituzue bat goraipatzeko, batzuk aipatu ahal dituzue arazo barik.
  • BIDALI ohiko e-helbidera.
Animua eta aurrera!!! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: