2015/01/12

4.lana: Living in harmony with nature

Munduko Natura Funtsa edo Naturarentzako Mundu Funtsa (ingelesez: World Wildlife Fund for Nature edo WWF, wwf.panda.org) 1961.urtean burutu zen nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, ingurumenaren kontserbazioari, ikerlanei eta oneratzeari buruzko gaietan lanean diharduena. Aurreko urtean, erakunde honek bideo hau egin du.



Eta irudi hauekin batera, gure 4.lana, urtarrileko. Bideotxo honetan ingurumen krisia eta osasuna lotzen dira. Arazo edo gai nagusi batzuk agertzen dira. 
  1. Zein da, zuen ustez, bideoan agertzen den arazorik edo gairik larriena? 
  2. Zein eragina dauka gai horrek ingurumenaren osasunean? 
  3. Eta gizakien osasunean?
Hiru galdera hauen erantzunekin kartel edo poster bat osatu. Zera erabili ahal duzue: kartoi mehea eta argazki bat atera, power pointeko diapostiba bat, word-eko dokumento/kartel bat... edo on lineko tresnak, hala nola, glogster, picmonkey, tackk... 

Zuen lan zoragarriak espero ditugu!

Oharra:
  • Jpg formatuan bidaltzekotan, mezua idatzi eta fitxategia erantsi iraes21ikasleak.sarea-a-blogger.com helbidera bidaltzeko, ez ahaztu esatea nortzuk zareten eta posta elektroniko bat, arazoak izatekotan zuekin kontaktuan jartzeko. 
  • Beste formatua izatekotan (ppt, word, publisher...), edo jpg bera ere, 21iraes - a - gmail.com helbidera bidali mezua. 
  • On lineko formatua erabiltzekotan, esteka bidali.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: