2014/05/30

Europako Mobiliz-akzio Eguna: Orobiogoita BHI

Orobiogoitia BHIko Europako Mobiliz-akzio Egunerako prestatutako bideoa:

Jan osasungarri natura zainduz on Vimeo.

6. lana: Orobiogoitia BHI



JUAN OROBIOGOITIAKO ARAZOEN MAPA

  1. Udalerria eta eskualdea: Iurreta, Durangaldea
  2. Ingurumen arazoen izena: Kutsadura eta Mugikortasuna

DURANGALDEAN
KUTSADURA
KAUSAK
ONDORIOAK
Inguruan lantegi asko : papelera, fundizioa…
·        Airearen kalitate eskasa
·        Osasun arazo larriak biztaleengan: minbizia, asma…


IURRETAN
MUGIKORTASUNA
KAUSAK
ONDORIOAK
·        Errepide generala (N-634) herria bitan banatzen du
·        Herriaren alde batean autopista daukagu eta beste aldean AHT.





·        Herriko alde batetik bestera joateko, tunelak, eskilarak… erabili behar dira.
·        Zarata handia herri inguruan trafikoagatik
·        Airearen kutsadura
·        AHT obren ondorioak :biodibersitatearen galera, tunel handiak eraiki, ingurumenaren suntsiketa…
·        AHT bukatuta dagoenean, honek zarata handia eta beste arazo batzuk ere eragingo ditu.

  1. Zergatik da ingurune horretako berariazkoa?
Kutsaduraren kasuan, eskualde honetan siderurgiako lantegiak pisu handia dute oraindik eta asko daude. Beste leku batzuetan berriz, desagertu egin dira.




Mugikortasunaren kasuan, errepidea da arazo gehien eragiten duena, eta ez dago aurreikusita herri ingurutik kenduko dutenik. Bestalde, etorkizunean AHTa ere egongo da, eta honek ere beste arazo batzuk eragingo ditu.

Europako Mobiliz-akzio Eguna: Otxartaga LHI (Ortuella)

Otxartagako neska-mutilek aztarna-ekologikoaren inguruan lan egin dute ikasturtean zehar. Hona hemen Europako Mobiliz-akzio Egunerako prestatutako laburpena:
Presentación de diapositivas: JAI BERDEA - Diapositivas

Europako Mobiliz-akzio Eguna: Axular BHI

Axular BHIko neska-mutilak lehenak flashmob-a bidaltzen. Hona hemen daukazue:

2014/05/21

Axular BHI: 6.lana

Kaixo

Bagara Santurtziko Axularreko  Izaro, Aitor eta Alejandro eta gu izango gara estatuko konfintera joango garenok: 6. lana.

1. udalerria edo eskualdea:

Santurtzi, Bizkaia

2. Ingurumen arazoaren izena:

   Zarata handia

3. Ingurumen arazo horren kausak eta ondorioak:

   *Kausak:

-trafiko handia

    -tabernak

    -hautoeskundeak

    -etxebizitzako lanak

    -kaleko eta jendearen ohiturak (ozenki hitz egitea, abestea...)

  *Ondorioak:

  -konzentrazio falta

  -buruko minak

  -biodibertsitate gutxiago (txoriak...)

  -harremanetan oztopoak

  -lasaitasunik gabeko lekuak

4. Zergatik da ingurune horretako berariazkoa?

Lasaitasunez bizi izateko, gizakiok biodibertsitatea garelako eta beharrezkoa da besteekin harremanetan egoteko.

Idazten du… Joanak

joanaKaixo IRAESero eta bloga irakurtzen duzuen guztioi:

Joana Peña naiz eta V Euskal Confintean egon nintzen ekolider moduan. Email hau idazten dizuet nire esperientzia kontatzeko. Oso harro nago nire lanaz Agenda 21ean zeren eta nire inguruan ikusten dut gazte gehiagori interesatzen zaiola niri interesatzen zaizkidan ingurumenaren arazoak. Gure helburua konfintean ikasle gehiago parte hartzea eta ideia gehiago izatea ingurumena zaintzeko izan zen eta talde desberdinetan banatzean oso ondo moldatu ginen. Nire ikastetxean egiten dugun lana oso zabala da: gure lorategian ortu bat eta lorategi basati bat egin dugu, ikasleak biodibertsitatea zer den jakiteko; zaborrontzi desberdinak ditugu eta erabilerak ere ikasten ditugu; kurtso guztietarako irteerak antolatzen ditugu guztiok jakiteko eta parte hartzeko lan handi honetan... Nire klasean, ikastetxean, auzoan, nire herrian, Euskadin eta Estatuan, guztiok zerbait egiten dugu planeta hobetzeko eta poliki poliki emaitzak lortuko ditugula nire helburua da.

Anima zaitezte gu bezalako jarrera izateko eta eskerrik asko hau irakurtzeagatik. Agur!:)

2014/05/19

Santurtziko ikasleak Eskolen Arteko Foroan Confint azaltzen


Santurtziko ikasleak Agenda 21eko Eskolen Arteko Foroan.

Maiatzak 15, Santurtziko  eskolen bozeramaileak bildu egin ziren,Agenda 21eko interforurako, Santurtziko Torre Jauregian. Goiz osoan zehar,  eskoletako eta ikastoletako ordezkariek euren praktikak konpartitu zituzten eta  udalan egin ahal diren gauzak eztabaidatu eta adostu egin zuten   ospatuko den Fororako eramateko.
Confint-eko hiru ordezkari ere etorriziren Santurtziko Dorretxera, bostgarren euskal confint-ean zer egin zen azaltzeko eta ikasleen “Gazteak eta Hiriak” gutuna azaltzeko Agenda 21eko lagunei.
 

Alumnos de Santurtzi en una reunión de Agenda 21.

Los portavoces de los representantes de cada colegio participante en Agenda 21 escolar se han reunido el pasado día 15 de mayo para llevar a cabo el interforo. Este se celebra tres semanas antes para poder llevar las conclusiones al foro con el alcalde.
Los participantes han trabajado en grupos mixtos con todos los otros centros sobre los puntos más importantes a discutir. La Casa Torre ha sido el lugar escogido para esta reunión, punto referente del pueblo de Santurtzi.
Representantes de la quinta reunión a nivel autonómico del Confint acudieron también a explicar los compromisos y  peticiones recogidas en la carta de “Jóvenes y Ciudades” a los allí presentes.

2014/05/05

6. lana eta 7. lana: IRAES aurrera!!!




6. lana: Ingurumen arazoen mapa.

II Estatuko Confint-ean erkidego autonomo ezberdinen berariazko ingurumen arazoen mapa bat eraikiko da. Horretarako erkidego bakoitzeko ordezkaritzak bere mapa burutu eta eraman behar du. Hori dela eta, zera proposatzen dizuegu: IRAESeko ikasle guztien artean EAEko ingurumen arazoen mapa hori eraikitzea.

Orduan, lana zein da?

  1. Zuen ikastetxearen udalerriko edo eskualdeko ingurumen arazorik inportanteenak (ekologikoak, sozialak, ekonomikoak, kulturalak, bioaniztasuna…) bilatu eta aztertu.Adibidez, tokiko arazoak dira hainbat tokitan landare inbaditzailea (baccharis), edo asiako liztorra, edo mugikortasuna eta kutsadura, edo langabezia eta pobrezia...
  2. Hiru-lau garrantzitsuenak aukeratu bidaltzeko.
  3. Gure posta elektronikora zera bidali:
    1. Udalerria edo eskualdea.
    2. Ingurumen arazoaren izena.
    3. Ingurumen arazo horren kausak eta ondorioak.
    4. Zergatik den ingurune horretako berariazkoa.

 Informazio guzti hau gure blogean jarriko dugu eta mapa bat osatzen joango gara.

Epea: ekainak 10era arte.




7. lana: Ekainak 5: Europako Mobilizakzio Eguna

Europako Confint prestatzen ari gara eta, besteak beste, ekitaldi horri bultzakada bat emateko ekintza orokor bat prestatu da Europa mailan: Ekainak 5, Mobilizakzio Eguna.

Horren aurrean, zer proposatzen da? Ba, bi gauza egitea, bi bideo:

-         A bideoa: EA21 programan edo IRAES sare moduan ikastetxean edo herrian edo eskualdean ikasleek egindako ingurumenaren edo jasangarritasunaren aldeko ekintza baten bideoa.

o       Luzera: hiru minutu gehien jota.

o       Testuekin lagundu, ikusten dena ulergarria izan daitezen. Tituluan ikastetxearen izena, herria eta erkidegoa, eta ekintzaren izenburua. Derrigorrezko hizkuntza: ingelesa. Nahi baduzue gehitu dezakezue euskara, gaztelania…

o       Testuak arbela baten, kartel baten, folio baten (argi idatzita)…idatzi eta grabatu dezakezue edo bideoa editatzeko orduan ere sar ditzakezue.

o       Zailtasunak izanez gero: bidali bideoa alde batetik eta testuak bestetik eta guk egingo dugu muntaia.

o       Formatua: mp4, mpg, avi edo wmv.

-         B bideoa: Europa mailan saiatuko da ekimen komun bat eratzen, flashmob berdina Europa osoan eta ekainaren 5ean plazaratu. Flashmob horren pausuak eta koreografia hemen dago. Eta lana da:

o       Ikastetxean proposatzen den dantza hori garatu eta bideoa grabatu.

o       Grabatu ostean gure blogera bidali. Geuk zuen flashmob Euskadiko, estatuko eta Europako blogeetan jarriko dugu.

o       Formatua: mp4, mpg, avi edo wmv.



 Epea: ekainak 10ra arte.


Bitartean, badakizue, blog hau zabalik dago zuen Confint esperientziak kontatzeko, zuen iritziak botatzeko, zuen ekimenak kontatzeko, zuen proposamenak botatzeko...