asteazkena, maiatza 21, 2014

Idazten du… Joanak

joanaKaixo IRAESero eta bloga irakurtzen duzuen guztioi:

Joana Peña naiz eta V Euskal Confintean egon nintzen ekolider moduan. Email hau idazten dizuet nire esperientzia kontatzeko. Oso harro nago nire lanaz Agenda 21ean zeren eta nire inguruan ikusten dut gazte gehiagori interesatzen zaiola niri interesatzen zaizkidan ingurumenaren arazoak. Gure helburua konfintean ikasle gehiago parte hartzea eta ideia gehiago izatea ingurumena zaintzeko izan zen eta talde desberdinetan banatzean oso ondo moldatu ginen. Nire ikastetxean egiten dugun lana oso zabala da: gure lorategian ortu bat eta lorategi basati bat egin dugu, ikasleak biodibertsitatea zer den jakiteko; zaborrontzi desberdinak ditugu eta erabilerak ere ikasten ditugu; kurtso guztietarako irteerak antolatzen ditugu guztiok jakiteko eta parte hartzeko lan handi honetan... Nire klasean, ikastetxean, auzoan, nire herrian, Euskadin eta Estatuan, guztiok zerbait egiten dugu planeta hobetzeko eta poliki poliki emaitzak lortuko ditugula nire helburua da.

Anima zaitezte gu bezalako jarrera izateko eta eskerrik asko hau irakurtzeagatik. Agur!:)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: