2012/04/27

Itsasoko Ama (Santurtzi): Zuhaitz Eguna

 Aurten lortu dugu!!! 
Hau da gure omenaldia zuhaitz egunerako. 
Hau bai den eskola bateko komuneko lan bat. 
Froga eginda eta superatuta!!!

2012/04/23

Eskolako Confint

Eskola Konferentziarako materialak:
A) Proposamena, tresnak, aukerak, ideiak... etab: EUSKAL CONFINT-ERANTZ GIDA: PAUSUZ PAUSU (klikatu) delako dokumentuan dauzkazue. Ondo irakurri, zuen zentrora egokitu, planifikatu, laguntza eskatu, dena prestatu eta... EGIN!

B) iraes21ikasleak-a bildua- gmail.com posta elektronikora bidali behar den eranskina hemen daukazue: ERANSKINAK.




III Euskal Confint maiatzaren 31an izango da, laster berriak izango ditugu, hadi egon!!!


Animu guztiak bidaltzen dizkizuegu: AURRERA!

Elgoibar Ikastola: Estatuko Manifestua euskaratuta

Kaixo JoseManu!
Elgoibar Ikastolako ikasleak gara. Bisitan etorri zinetenean, gure berde txokoan europako gazteen manifestua falta zela ikusi genuen, baina horrek arrazoi bat dauka, gazteleratuta zegoelako zen. Beraz, hizkuntzako tailerrean euskararatu egin dugu, txoko berdean jartzeko. Norbaitek euskarazko bertsioa behar baldin badu, hemen bidaltzen dizuegu:



Confint-esp-eko gazteen manifestua


Estatuko puntu desberdinetako ehun eta bat gazte elkarbizitzen eta lanean aritu gara hiru egun hauetan Barrian, 2012ko Europako Hiriburu berdea delakoaren ondoan. Bertan, munduko beste hainbat gaztek bidalitako 9 arduren inguruan eztabaidatu genuen. Ardura horiek Gazteen Arduren Gutunean jasota daude, Zain dezagun planeta, Brasilen 2010ean dokumentuan.

Agiri honen bidez, gure ilusioak eta iritziak ezagutarazi nahi ditugu. Gazteak gara, eta edozein pertsonak bezala, etorkizun jasangarri baterako aldaketa lortzeko errespetua eta laguntza merezi dugu eta eskatzen dugu.

Elkargune honetan mundu hobe baterako lanean ari gara, izan ere, ingurugiroa oso garrantzitsua da gure gizarterako, eta, gainera, era positiboan eta dibertigarrian egin dezakegu.

Kultura eta leku desbedinetako gazteekin elkartzen gara, eta ekologian aurrera egiteko hainbat modu adierazten eta elkartrukatzen ditugu. Horretarako, gure bizipenak eztabaidatzen eta deskribatzen ditugu.

Dirua gehiegi baloratzen den mundu batean bizi gara.  Gaur egun bizi dugun egoerak ez die uzten munduak behar dituen aldaketei aurrera egiten.

Hala ere, zorte onekoak gara “Zain dezagun planeta” Estatu-mailako Gazte Konferentzia proiektuan parte-hartzeagatik. Izan ere, gustatuko litzaiguke gure ideiek Nazioarteko arduren gutunean parte hartzea.

Azken finean gure lana kontuan hartzea nahi dugu, eta hurrengo belaunaldientzako mundu hobe baten eraiketan kontuan hartzea nahi dugu.Gure ideiak baliagarriak izatea nahi dugu. Badakigu hau ez dela hitzetan geratuko, geu baikara etorkizun iraunkor baterantz lanean ari den gazte-taldea.




Agur eta hurrengorarte!

Zergaitik du izena gure eskolak Urretxindorra?

Kepa Enbeita “Urretxindorra
bertsolaria
 
Muxika herrian aspaldian egon zen bertsolari famatu  baten omenez. Kepa Enbeita zuen izena baina Urretxindorra izengoitia ipini zioten bertsoak kantatzerakoan urrezko ahotsa zuelako.
Berau 1878-an jaio zen eta 1942-an hil zen.Gure eskolaz gain Bilbon ere Otxarkoaga auzoan Urretxindorra izeneko enparantza bat dago baita ikastola bat ere.  Bertsolari familia baten partaidea da. Enbeitarrak bertsolari familia handia da. Bere aita bertsolari izan zen: “Txotxo Jeuri” izengoitia eta bere semea ere, Balendin Enbeita, bertsolari izan zen. Balendinen semea ere Jon Enbeita izenekoa, gaur egungo bertsolari ezaguna da eta baita hainbat Balendinen ilobak ere: Xabier, Onintza eta Oihane Enbeita.
Muxikako Urretxindorra
izeneko herri eskola
fatxada erdian  bere kuadroa  duelarik
Bilboko Otxarkoaga
 auzoan dagoen
Urretxindorra izeneko
enparantza

2012/04/19

San Félix Cantalicio: bandera eta lipdub


Orain dela aste gutxi batzuk jaso egin dugu gure ikastetxean jasangarriak garenaren seinalea, bandera berdea, alegia. Orain dela sei urte hasi ginen Agenda 21eko proiektuan lan egiten eta lan horren ondorioz ikastetxean ohitura jasangarri asko barneratu izan ditugu: ikasleen batzordea, txoko berdeak, maskotak, irteera antolatuak, txapelketa desberdinetan partehartzea, banatzea, berrerabiltzea, birziklatzea, ura eta energiaren kontrola ... e.a. 
Eskola jasangarriaren banderari ongi etorria emateko, oraingo honetan ikastetxe osoaren partehartzearekin Lipdub bat grabatzea pentsatu genuen eta horrela izan da. Laster ikusgai izango dugu. Argazki honetan DBHko talde baten Lipdubeko agerpena ikusten ari gara.

2012/04/16

San Viator: Ingurumen eta Elkartasun astea

Aste honetan zehar, gure ikastetxean (San Viatorren) Ingurumen eta Elkartasun astea ospatzen da. Hori dela eta, hainbat ekintza ditugu: baserrietara bisitak, elikadura jabetasunari buruzko hitzaldia, tailer desberdinak, irteerak, Azterkosta eta Herriarteko panelak, Kongo Errepublika Demokratikoko elikadura jabetasunaren tailerra…

Bihotz Gaztea: Zuhaitz Eguna

Kaixo!

  Bihotz Gazteko ikasleak gara eta martxoaren 22an Santurtziko Zuhaitz egunean parte-hartu genuen Santurtziko beste ikasteetxekin batera. Ranzari parkean egin genuen zuhaitzen landaketa. Hurrengo egunean, oso egun berezia izan da guretzat, gure lehenengo zuhaitz landaketan egin dugulako ikastola ondoan dagoen lurraldean. Ekintza honetan LH eta DBHko ikaskideok parte hartu dugu eta honako zuhaitz hauek landatu ditugu: pagoa, haritza, gereziondoa...

  Agur eta hurrengorarte!!

Elgoibar Ikastola: jolasak txikientzako

Kaixo
Hurrengo lerroetan guk egindako jolasak esplikatuko dizkizuegu.
Guri ikastolan egindako konferentzian txikientzako jolasak egitea tokatu zitzaigun.
Lehenengo bi gelak elkartu eta gela bakoitzak ze ekintza egin erabaki genuen.
Gela bakoitzak ze mailakoeri eta nola egin erabaki genuen.
Eta egun batzuetara jolasak egitera joan ginen. 
Lau zakarrontzi ipini genituen, eta ume bakoitzari zabor ezberdin bat eman ziegun, umeek zabor bakoitza bere zaborrontzira bota behar zuten. 
Jolas honekin lortzea nahi genuena da, umeak berziklatzera bultzatzea. 
Eta hemen bialtzen dizkizuegu argazki batzuk.
Agur denon partez.


Kaixo Jose Manu:

Bihotz Gaztea: Kontsumo Berdearen alde

Kaixo!
Gu Bihotz Gazteko ikasleak gara, otsailaren 16an Santurtziko dorretxera joan ginen "Erosketa berdea eta edukiontziak" hitzaldira entzutera. Santurtziko dendariak parte hartzen ari diren proiektua zabaltzera eman eta herrian ipiniko diren edukiontzi berrien erabilpena. Espero dugu interesgarria izatea. Agur eta hurrengorarte!






Hemen: hitzaldia. Hemen: power point-a.