Kepa Enbeita “Urretxindorra “ bertsolaria |
Muxika herrian aspaldian egon zen bertsolari famatu baten omenez. Kepa Enbeita zuen izena baina Urretxindorra izengoitia ipini zioten bertsoak kantatzerakoan urrezko ahotsa zuelako.
Berau 1878-an jaio zen eta 1942-an hil zen.Gure eskolaz gain Bilbon ere Otxarkoaga auzoan Urretxindorra izeneko enparantza bat dago baita ikastola bat ere. Bertsolari familia baten partaidea da. Enbeitarrak bertsolari familia handia da. Bere aita bertsolari izan zen: “Txotxo Jeuri” izengoitia eta bere semea ere, Balendin Enbeita, bertsolari izan zen. Balendinen semea ere Jon Enbeita izenekoa, gaur egungo bertsolari ezaguna da eta baita hainbat Balendinen ilobak ere: Xabier, Onintza eta Oihane Enbeita.
Muxikako Urretxindorra izeneko herri eskola fatxada erdian bere kuadroa duelarik |
Bilboko Otxarkoaga auzoan dagoen Urretxindorra izeneko enparantza |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: